Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartzeko bete beharreko baldintzak

Argazkiaren egilea:
Amaia Moran Martínez

1.- 2013ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza izatea edo, bestela, euskal izaera politikoa izatea Autonomia Estatutuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.- 1983 eta 1993 artean jaio izana, bi urte horiek barne

3.- Jarduera egingo den herrialdean erabiltzen den nazioarteko hizkuntza menperatzea.

4.- Ez edukitzea laguntza publikoak lortzea galarazten duen zigor penal edo administratiborik, ezta horretarako gaitasuna kentzen duen legezko debekurik ere, sexu bereizkeriaren ziozko zigor administratibo edo penalak barne hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedepenetatik seigarrenaren indarrez.

Azken eguneratzea: 2013/04/12