Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euskadi.eus

Hasiera

Erlazionatutako proiektuak

Ondarenet egitasmoak, maila internazionaleko instituzio kultural garrantzitsuek azkenaldian burututako hainbat ekimenekin bat egiten du. Hauek, gizakien ezagutza edota adierazpenaren ondorio diren eta formatu digitalean sortzen diren baliabideak berreskuratzeko, babesteko eta hedatzeko helburua. Garrantzitsuenen artean, proiektuok azpimarratzen ditugu:

Internet Archive. 1996an sortu zen San Francisco-ko espetxean, Library of Congress eta Alexa Internet-en ekarpenei esker. Helburua “Internet-eko liburutegi” bat sortzea da, eremu publikoaren parte diren era askotako artxiboetara (audio, bideo eta testu) etengabeko sarbidea eskainiz. Gainera, edozein webmaster-eri bere edukiak publikatzeko aukera uzten dio (bideoak, audioak, etab.).
Pandora. 1996an, National Library of Australiak sortutako proiektua. Preserving and Accessing Networked Documentary Resources of Australia da bere esanahia. Australiarrak diren web guneekiko eta Australiako edozein arlotako gaien inguruan sarean aukeratutako argitalpenak bildu eta horiengana epe luzerako sarbidea ematea da bere xedea.
Kulturarw³. Royal Library-k, 1996an, Internet-en eskuragarri dauden suediar dokumentu elektronikoak atzitzeko, babesteko eta sarrera emateko metodoak probatzeko Kulturarw³ proiektua inauguratu zuen. Egun, 270 milioi artxibo biltzen ditu, orotara, 11500 GB datu. Suediako legediak ez du uzten datu-basea on line kontsultatzen.
UK Web Archiving Consortium (UKWAC). 2004an, UK Web Archiving Consortium-en koordinaziopean sortutako ekimena, zeinetan, Britainia Handiko, Eskoziako eta Galeseko liburutegi nazionalek parte hartzen dute, besteak beste. Partzuergoko kide bakoitza, bere jarduerarekin erlazionatutako web guneen aukeraketaz arduratzen da. Honela, Liburutegi Britainiarrak garantia politikoa, historikoa eta kulturala duten guneetan jartzen du arreta. Wellcome Library, bestetik, gune medikoak hautatu eta biltzen arduratzen da.
PADICAT. Patrimoni Digital de Catalunya (PADICAT) proiektuaren buru Katalunia-ko Liburutegia dago. Honen bidez, formatu digitalean dagoen eta kataluniarra den ekoizpen kultural, zientifiko eta izaera orokorreko guztia berreskuratu, prozesatu eta etengabeko sarbidea eman nahi zaio. Azken finean, PADICAT-en helburua kataluniako web-a artxibatzea da.
Euskadi, auzolana