Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euskadi.eus

Hasiera

Web bat proposatzea

Baliabide digitalen artean hainbat eredu ezberdin aurkitzen ditugu: web-orriak, blogak etab. Hauek, euren eduki eta izate dinamikoaren ondorioz, aldaketa iraunkorrean aurkitzen dira.

Ildo honetan, Ondarenet, euskal web orrialdearen artxiboa izateko xedearekin sortzen da. Euskal ondare digitala osatzen duten instituzio ezberdinen arteko proiektu kooperatibo bat da, etorkizuneko belaunaldiek baliabide horiek eskuragarri izan ditzaten.

Eusko Jaurlaritzatik baliabide digital hauen zaintza eta hedapenerako mekanismo egokiak eskaintzen dira. Honela, zure web orrialdeak edo blogak Euskadirekin loturarik baldin badu, bertan euskararen esparru linguistikoa edota euskal kulturarekin harremana duten gaiak jorratzen badira, artxibo digital honen parte izateko zure proposamena liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus bidali dezakezu eta aztertu eta erantzuna ematera konprometitzen gara.

Euskadi, auzolana