Liburutegiak app | Gailu mugikorrentzako Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegien aplikazioa
Liburutegiak app

Gailu mugikorrentzako Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegien aplikazioa.

  Android   iPhone / iPad

Funztionalitateak

Eskaintzen dizkizun aukera ezberdinen bitartez murgil zaitez app-ean eta ikusi Sareko liburutegiek zer prestatzen duten zuretzat.

Berriak eta ekintzak

Sortutako azken 10 berriak kontsultatu eta liburutegiek antolatutako ekintzetan sartu, zugandik hurbilen daudenak ikusteko, horietan izena emateko eta gainera egutegira esportatzeko aukera duzularik.

Katalogoa kontsultatu

Aukera murrizketa eskaintzen duen bilaketa interfaze espezifikoa. Tituluaren, egilearen eta hitz gakoaren bidez iragazteko aukera eskaintzen du, bilaketa liburutegien bertako katalogoetara mugatu daitekelarik.

Liburutegien mapa

EIPS-eko liburutegien geoposizionatzea mapan, zeinen bidez liburutegi bakoitzaren oinarrizko datuak jasotzen dituen fitxa osora sar daitekeen.

Bilduma egunean

Aipagarriak diren liburu berrien hautaketa aipamen labur eta guzti. Honekin batera, gehien mailegatutako dokumentuen rankinga tipologiaren eta generoaren arabera.

Blogak sarean

Begirada batez liburutegien blogak kontsultatu, mapan geoerreferentziaturik. Zeintzuk dituzten blogak ikusi ahal izango duzu eta horietara heldu esfortzurik gabe.

Bideoen kanala

Tutorial eta gida txikiak eskaintzen dituen gunea. Honetan, eguneroko zalantzak argitu ahal dituzten informazio eta prestakuntza kapsulak ikusteko aukera dago.

Icono mapa

Geolokalizazioa

Gailu mugikorren GPS teknologiaz baliatuz.

Sareko liburutegi guztiak azkar erakusten dizkizugu mapa interaktibo baten geoposizionatuz. Honetaz gain, jatorrizko kokapen baten arabera liburutegi ezberdinetara heltzeko argibideak ematen ditu.

Honekin batera, liburutegietan programatzen ari diren ekintzak adierazten dizkizugu ere, zehaztasun maila ezberdinetan banaturik: zure liburutegia (erabiltzaile profilean aukeratua), zure egungo kokapenetik gertuen daudenak eta liburutegi Sareko guztiak.

Partehartze soziala

   Komunikazioa
Liburutegi bakoitzarekin harremanetan jartzeko modu ezberdinak daude: web-orria, bloga, posta elektronikoa, edota zuzenean telefonoz deitu.

   Interakzio soziala
Erregistratu ondoren, iruzkinak egiteko, sare sozialetan edukiak partekatzeko eta beste erabiltzaileekin iruzkin harresi sozialetan era dinamikoan aritzeko aukera izango duzu.

   Ospe sistema
Zure jarduerari eta parte-hartzeari esker, app-ean zure nortasun digitalari lotutako ospea sortuz joango zara; iruzkinen eta balorazioen bidez, liburutegietan check-in eginez, etab. puntuak lortuz.

Bideo demoa

Begiratua egin diezaiogun app-ari barrutik.

Bideo honen bidez aplikazioa osorik ikusteko aukera eskaintzen dizugu. Instalatu aurretiko itxurarekin batera bere edukiak eta atalak ere.

iOS eta Android gailuetarako erabilgarri duzula gogoratzen dizugu. Beraz, ez izan zalantzarik..., deskarga ezazu!

Euskadi, auzolana