Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euskadi.eus

 

Lurreko telebista digitala

 

Lurreko Telebista Digitalaren Plan Tekniko Nazionalaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoa lau eremu geografikotan banatzen da, zeinetan 8 multiplex igortzen diren, multiplex Autonomikoa barne:

  • Araba/Álava
  • Bizkaia Mendebaldea
  • Bizkaia Ekialdea
  • Gpuzkoa

LTD frekuentzia eta multiplexak

 

Itelazpiren estaldura bisorea

Barrutiak

Tokiko LTD-ren kasuan, Tokiko Lurreko Telebista Digitalaren Plan Tekniko Nazionalak Euskal Autonomia Erkidegoan 15 barruti ezarri zituen. Barruti bakoitzak lau programa igortzeko edukiera duen multiplex digital bat dauka.

Esleipendunak

Uztailaren 30eko, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena 18/2007 Ebazpenaren, eta honen Hutsen zuzenketaren bidez, argitaratu zen Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko uztailaren 17an, lurreko uhinen bidezko tokiko telebista digitala eskaintzeko zerbitzu publikoa zeharka kudeatzeko kontratuari dagozkion emakida administratiboen esleipenari buruz hartutako erabakia. Erabaki horren eranskineko II. Atalak behin betiko esleipenak jaso zituen, eta III. Atalak, aldiz, baldintzatutako esleipenak, zeinak behin betikotzat jo baitziren Kultura Sailburuaren 2007ko urriaren 10eko Aginduaren bitartez.

Udalen zuzeneko kudeaketari dagokionez, Kultura Sailburuaren 2007ko ekainaren 29ko Aginduaren bitartez, Donostiako udalari esleitu zitzaion Donostiako barrutian lurreko uhinen bidezko tokiko telebista zerbitzuaren emakida, eta, halaber, Barakaldo, Portugalete eta Santurtziko udalei Barakaldoko barrutian zerbitzua ematekoa, nahiz eta, azken kasu honetan, kontratua sinatu baino lehen Barakaldo, Portugalete eta Santurtziko udalek erabaki zuten telebista zerbitzua zuzenean kudeatzeari uko egitea. Hori dela eta, emakida hau Telebilbao SL enpresari esleitu zitzaion 2008ko azaroaren 6ko, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren 21/2008 Ebazpenaren bitartez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko azaroaren 4an harturiko erabakia argitaratzen zuena.

Behin lurreko telebista digitalaren zerbitzua emateko lehiaketa amaitu eta gero, enpresa esleipendunak eta Donostiako udalak (zuzeneko kudeaketaren formula erabiliz) osatzen dute Euskadin lurreko telebista digitalaren zerbitzua eman dezaketen gaitutako entitate emakidunen zerrenda. Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2011ko urtarrilaren 11ko bilkuran, irrati-difusio soinudun eta telebistakoaren emakidak eraldatzea erabaki zuen, ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko lizentziak bihurtzeko. Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko, martxoaren 31ko, 7/2010 Lege orokorraren arabera, lizentziadunak hamabost urtetan gaituta egongo dira, erabaki hori onetsi zenetik zenbatzen hasita.

Tokiko LTD: esleipendunen zerrenda.

Azken aldaketako data: 2016/09/08
Euskadi, auzolana