Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Esperientziak eta Jardunbide Egokiak

entrevistas ELKARRIZKETAK

okJardunbide Egokiak

  • Kanadan kultur aniztasuneko artisten eskura jarritako zerbitzuen direktorioa: Kanadako Arteen Kontseiluak (CAC) eta Montrealgo Arte Aniztasunak (DAM) baliabideen direktorioa jarri dute abian, kultur aniztasuneko artistei zerbitzu zuzenak eskaintzen dizkieten erakundeak barne hartuz. Euren karrera garatzen lagunduko dien tresna berri bat da direktorio hori.

    Arteen Kontseilua eta DAM elkartu egin dira, kultur aniztasuneko artistek euren karrerak garatzen gidatuko dituen informazio-direktorioa sortzeko. Jasotzen dituen zerbitzuen artean honako hauek nabarmen daitezke: harrera eta bideratzea, orientazioa eta tutoretza, enplegagarritasuna eta enpresa-garapena, informazio-hedapena, artisten direktorioak, prestakuntza eta garapen profesional, finantzazioa, sareen sorrera, euren interesak ordezkatzea, artxibategiak eta ikerketa.

    Arte alorreko 21 erakundek probintzia horretan eskaintzen dituzten zerbitzuen deskribapen zehatza ere eskaintzen du direktorioak. Zerbitzuak tipologiaren arabera ere sailkatuta daude eta, ondorioz, artistek eta erakundeek erraz kontsulta dezakete, sarbidea eta koordinazioa erraztuz.

    Direktorioa DAMen web-orrian eskura daiteke, eta etengabe eguneratzen den informazioa da

    Diversite Artistique

    Canada Council

  • Kultura politika eremuan ari den ikertzaile gazte-komunitateari laguntzeko on line gunea: Gune honek, erakundeei, sareei, baliabideei eta ikerketa proiektuei buruzko informazio mota anitzak eskaintzen ditu. Era berean, elkarlaneko ekimenetan parte hartzeko aukera ematen du

Young Researchers Forum-European cultural foundation.

  • Liburuaren sektorean eduki digitalak sustatzeko esperientziak: Azken urteetan eman den etengabeko garapen teknologikoak merkatu berriak ireki dizkie kultura-industriei; hiritarrentzako eskuragarriagoak diren edukiak sortu eta kontsumo-era eta ohitura berriak eragin ditu. Testuinguru horretan, enpresak negozio-eredu berriei ekiteko eta eduki digitalak sustatzen hasteko bi esperientzia interesgarri aipa ditzakegu.

Enclave Proiektua: Proiektu horrek 80 argitaletxe baino gehiago biltzen ditu, horietarik bederatzi Euskal Herrikoak, eta haren xedea, Liburutegi Nazionalaren Web-eko interfaze bakarren bidez egile-eskubideen menpe dauden agirietara iristeko aukerak aztertzea da.

Indiebound: Estatu Batuetako liburu-saltzaile independenteen elkarteak sustatutako sare parte-hartzailea da. Tokiko liburu-dendak, banatzaileak eta irakurleak biltzen ditu, liburuen tokiko merkataritza defendatzeko eta sustatzeko.