Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zirkuito - 2015

"BEST OF YOU" LA INTRUSA DANZA

BEST OF YOU

Egileak, koreografia, zuzendaritza eszenikoa: Virginia García y Damián Muñoz
Ekoizpena: Nira Canela (Cane) – La Intrusa Danza
Musika: Clara Peya
Eszenografia diseinua: La Intrusa
Argiztapen diseinua: Marc Cano – La Intrusa
Soinu diseinua: Roc Inañez
Jantzien diseinua: La Intrusa
Interpreteak: Virginia García, Damián Muñoz, Clara Peya
Iraupena: 55’
Kontaktua: dani@lainstrusadanza.com

CURRICULUMA
La Intrusa arte-sorkuntza garaikideko konpainia da, Virginia Garcia eta Damian Muñoz sortzaile eta zuzendari artistikoek 1996an sortua. Hainbat diziplinatako nazioko eta nazioarteko artistekin jarduten dute lankidetzan. Zenbait antzoki eta jaialditan aurkeztu dituzte beren obrak, hala nola New Yorkeko Downtown Dance jaialdian, Mexikoko iparraldeko, ipar-mendebaldeko eta erdi-mendebaldeko sareetako jaialdietan, Brasilgo Viva Danza jaialdian, Bartzelonako GREC nazioarteko jaialdian eta Madrilgo Madrid en Danza nazioarteko jaialdian. Horrez gain, zuzendari ospetsuen obra askotan mugimendu-aholkulariak dira eta ikastaroak ematen dituzte eskola eta zentro koreografiko ospetsuetan. Nazioko eta nazioarteko sariak jaso dituzte.

LABURPENA
Gela sutan erretzen ari zen poliki-poliki haien inguruan. Erosotasun txiki guzti-guztiak galdu zituzten, lehenengo erre, gero blai egin eta azkenik kiskali egin baitzen dena. Edozein aukera baliatuko zuten normaltasunera itzultzeko.

BEST OF YOU