Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka 2017

"BIRAKA (fragmentos)" NEREA MARTÍNEZ

Iraupena: 15 min
Ideia, Zuzendaritza, Koreografia, Interpretea: Nerea Martínez Martín
Kanpo begirada: Matxalen Bilbao
Musika: Ttakun Txo Txalaparta
Argiztapena: Zigor Gorostiola Sauce
Argazkia, Bideoa: Borja Preciado
Jantziak: Mónica Lavandera
Beste laguntzaileak: Bilbaoeszena, Babel Studio, La Fundición Aretoa
Eskerrak: Ibai Fresnedo, Elai-Alai Dantza eta Musika taldea, Danzalava (laguntza koreografikoa Iñaki Azpillagaren eskutik), Babirusa Danza, Certamen Coreográfico de Madrid.
Kontaktua: nere_mar_mar@hotmail.com

NEREA MARTÍNEZ
Nerea Martínez Portugaleten jaio zen, eta herriko Elai-Alai dantza eta musika tradizionaleko taldean hasi zen dantzan. Dantza klasikoan trebatu zen Ana Rosa Tercerorekin, eta aldi berean, dantza garaikidea ikasi zuen Matxalen Bilbaorekin. Kirol-hezkuntzako irakasle-ikasketetan diplomatua da. Ondoren, dantzan sakontzea erabaki zuen Burgosko Escuela Profesional de Danzan, eta azkeneko urtean Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso zuen dantza garaikideko ikasketak han amaitu zitzan.
Euskadiko irakasleekin eta koreografoekin eta Europa osoko hainbat dantzakonpainiarekin ikasi du. Euskadiko, Suitzako eta beste hainbat herrialdeko konpainientzat lan egin du interprete gisa.

BIRAKA (fragmentos)