Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka 2017

"LAUBEGI" ANDRÉS ALARCÓN / IE-ATA KOLEKTIBOA

Ideia, Zuzendaritza: IE-ATA Kolektiboa
Koreografia, Interpreteak: Aiala Etxegarai, Andrés Hernández Alarcón, Natalia García Muro, Nekane Mendizabal
Musika: Aitor Arozamena
Argizpena, Argazkia, Jantziak: IE-ATA Kolektiboa
Eskerrak: Utopian Getxo (Getxo), Mamacrea Espacio Creativo (Bilbao), Arragua [Arropaineko] (Lekeitio), Dantzagunea (Errenteria)
Kontaktua: www.ie-ata-dantza.wixsite.com/kolektiboa - ie.ata.dantza@gmail.com

IE-ATA KOLEKTIBOA
IE-ATA kolektiboa 2015eko uztailean sortu zen Euskadin, eta egun bere lan artistikoa dantzan finkatzen jarraitzen du. Kolektiboa sortu zen Andrés Hernández Alarcónek premia zuelako bere sormenaren bidezko dantzako proiektu pertsonalari izen bat emateko, eta erabat ziur zegoen denborarekin IE-ATA sormen eszenikoaren aldeko artista-kolektibo bilakatuko zela.
Proiektu berri bakoitzak dantzaren eta sormen eszenikorako beste hainbat diziplinaren artistak biltzen ditu. Kolektiboaren helburu nagusietako bat da Euskadin maila profesionaleko dantza garaikidearen munduan sartzea, dantza gure gizartera hurbilduko duten proposamen berrien eta pertsonalen bidez, kultura aberasteko kultura sustatuz eta suspertuz, eta sentsibilitate berriak esnatuz eta publiko berriak erakarriz.
Gainera, gure funts nagusia da talde-lana gure talde-topaketako ezaugarri nagusietako bat dela, hau da, gure ustez, sormen koreografikoa talde-lanaren ondorioa da, eta emaitza hori taldeak berak onartzen du. Izan ere, helburua da sare bat ehuntzea, Euskadi eta Estatu mailan proiektu artistiko berriak sortu eta aurkeztu ahal izateko eta horiek sustatzeko, eta aldi berean, proiektu horiek ahalbidetzea inguratzen gaituen guztiaren gaineko hausnarketa bat eta eraldaketa bat egiteko, alegia, talde-lanaren ikuspegi bat izateko.

LAUBEGI