Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka 2017

BODY/MATERIAL. “Gorputza ezagutza-lurralde gisa aztertu nahi duen pertsona ororentzat tailerra” María F. Scaroni (Cía. Damaged Goods/Meg Stuart)

Data:urriaren 8a / 10:00 – 14:00h
Hora: Auditorioa
Prezioa: Prezioa: 15 euro
Izen-emateak: info@addedantza.org irailaren 25a arte
(*) Arriaga Antzokiarekin lankidetzan antolatua

Proposatzen dudan lan fisikoa parte-hartzaileentzako gonbidapen bat da gorputza material gisa begiratzeko eta tratatzeko. Hurbilketa honen izaera eklektikoa da eta hainbat iturri erabiltzen ditu, hala nola Qi Gong eta Pranayama (“chi” lantzen duten arnasketa-teknikak), bizkarrezurraren eta gorputz-adarren patroiak miatzea (gorputzaren konektibitatea, sistema propiozeptiboak) eta manipulazioak, baita inprobisazio-elementuak ere hainbat egoeraren bidez transmutatzeko. Bidaia/ibilbide eta iraupen zabalak erabiltzen ditut erritualaren eta transformazio pertsonalaren/ kolektiboaren nozioarekin jolasean ibiltzeko, eta taktika gisa erabiltzen ditut trantzea eta ahalegin bizia, asperraldia eta kontenplazioa. Helburua da gorputzaren mugak ulertzeko edo horiek zalantzan jartzeko egoera batera iristea, eta ulertzea gorputza anitza eta idiosinkratikoa dela: kodifikatua eta aldi berean, estasirako eta jolaserako, sustraitzeko eta samurtasunerako gogotsu.

Tailer hori da gorputza ezagutza-lurralde edo sinbolo-baso gisa, edo soilik bisualki, kinestetikoki eta hitzez sentitzeko fenomeno gisa aztertu nahi duen pertsona ororentzat. Nolabaiteko erresistentzia behar da, baina ez da inolako berariazko gaitasunik behar; hortaz, mugitzeko prest dagoen gorputz ororentzat irekita dago.

María F. Scaroni

María F. Scaroni lan koreografikoetan interpretea da, dantzak sortzen ditu eta tailerrak ematen.Prestakuntza independente bat jarraitu du; 2004an Berlinera joan zen non dantzari freelance gisa lan egin zuen honako hauekin: Jess Curtis, Jeremy Wade, Frank Willens, Tino Sehgal, Vania Rovisco, Hannah Hegenscheidt, Wilhelm Groener, (a.o.). 2011tik aurrera Mariak lankidetzan jardun du Meg Stuart-ekin, (Until Our Hearts Stop, Sketches/Notebook, ondorengo ekimen hauetan Supernova y Built To Last), eta azken horrekin eta Berlingo dantzaren komunitateko zati batekin partekatu du inprobisazioarekiko konpromisoa performance-gertaera gisa (City Lights, Auf den Tisch!, Politics of Ecstasy). Mariak eskolak ematen ditu Berlingo University HZT unibertsitatean, eta gorputza material gisa ikertzen duten prestakuntza-programa independenteak ere garatzen ditu (hala nola Berlin P.O.R.C.H. and Smash programa). Masterra du Literatura italiar modernoan eta tesia egin du Hezkuntzaren eta Dantzaren gainean.

DANZA Y MOVIMIENTO EN FAMILIA