Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka 2017

SIESTA+MAYEÚTICA. Praktika koreografikoaren inguruan hausnarketa saioak Jaime Conde-Salazar (ESP)

Data:Urriaren 7 (CAC1) eta urriaren 8 (Sala Bastida)
Ordua: 16:30 – 18:30h
Prezioa: Sarrera dohainik

Nola izan erabilgarri? Zer egin nire presentziak zerbaiterako balio dezan Dantzan Bilakaren barruan orain aurkeztu dutenerako urtebete lanean jardun duten artistentzat? Zer nolako tokia sortu dezakegu proiektu honetan modu ezberdinetan eta une ezberdinetan parte hartu dutenak barne hartzeko?

Hasteko, SIESTA bat. Lehenik, gure burua zaindu behar dugu. Beraz, jan ondoren, atseden hartuko dugu. Horretarako, espazio bat irekiko da, non lagundurik lo egin nahi duen oro sar daitekeen. Argi oso ahulak, gorputzak hedaturik edo modu erosoan jarririk eta ahots bat. Ahotsak hainbat kontu kontatzen ditu gorputzak babesteko. Hitzak ez dute hainbeste balio zentzua sortzeko; aitzitik, laztantzeko balio dute. Helburua da lo egitea joan-etorriko entzute baten babespean, ihes egiten duen eta leunki desegiten den aditasun batean. Ulermena izango da bustitzen gaituen eta ondoren baztertzen den olatu leun bat. Hori izango da bide perfektua nolabaiteko argi-egite bat gauzatzeko: azkenean, lo egin ondoren, eta zorte pixka batekin, ikusteko unea iritsiko da, irudia indarrez agertzeko unea.

Siesta ondoren, gure gorputzetako nagiak bota ondoren, lanari ekingo diogu: lanen gainean hitz egingo dugu. Baina elkarrizketa, hausnarketa akademikoa, feedback burutsua edo burutazio teorikoaz gain, gurekin eta munduarekin eskuzabalagoak diren kontzientzia-espazioetan sartzen saiatuko gara. Horretarako, maieutika erabiliko dugu, antzinako Greziako filosofoek martxan jarritako teknika, dakigula ez dakigun horren guztiaren kontziente izan gaitezen. Bi irudi. Batek emaginarena egiten du eta bere galderen bidez, erantzunak iristea laguntzen du. Bitartean, besteak erantzunak bilatzen ditu bere kontzientziaren bazterretan ezkutatzen den hori azaleratzeko.

Jaime Conde-Salazar Pérez

Jaime Conde-Salazar Pérez (Madril, 1974) Artearen Historian lizentziatua (Universidad Complutense de Madrid). MA in Performance Studies (New York University) masterra lortu zuen MEC-Fulbright beka baten bidez. 2003 eta 2006 artean Universidad de Alcaláko “Estrella Casero” Dantza Gela zuzendu zuen. Aldizka esku hartu du dantza-kritikari bezala honako aldizkari hauetan: Por la Danza (Madrid), SuzyQ(Madrid), Ballet/Tanz (Berlin), Mouvement (Paris), Hystrio (Roma) eta Obscena (Lisboa). 2009/2010 ikasturtean Erromako Real Academia de Españako bekaduna izan zen. Dramagile gisa hainbat sormen prozesutan parte hartu du, besteak beste, honako hauei lagundu die: Ben Benauisse, I-Chen Zuffellato, Idoia Zabaleta, Antonio Tagliarini, Maia Villot, La Ribot, Claudia Faci, Elena Córdoba, Bárbara Sánchez eta Aimar Pérez Galí. 2015ean “La Danza del Futuro” liburua argitaratu zuen (Graner-Mercat de les Flors). Egun, aldizkako lankidetza eskaintzen du hainbat proiektutan Graner-Mercat de les Flors zentroaren bidez, eta arte eszenikoen aholkulari gisa jarduten du AC/E erakundearen bidez.

DANZA Y MOVIMIENTO EN FAMILIA