Dantzan Bilaka 2017
"QUE SERÁ, SERÁ?" TONATIUH DÍAZ
Iraupena: 20 min
Jatorrizko ideia, Zuzendaritza: Tonatiuh Díaz
Soinu-artea: Irene de Madrazo
Arte bisuala: Román Ljuvimov
Eszenografia eta jantziak: Irene de Madrazo, Tonatiuh Díaz
Eskerrik asko Taller Arte Erlekume eta Bilbaoeszena ekimenei proiektu hau posible egin izanagatik, Egoitza Artistikoentzako espazioa eman baitute. Eskerrak eman nahi diet, baita ere, parte-hartzaileei, sormen-prozesu honetan adierazi duten konpromisoa eta dedikazioagatik.
TONATIUH DÍAZ
Tonatiuh Diaz Mexiko Hirian jaio zen, eta han hasi zuen bere ibilbide profesionala
Ballet Teatro del espacio eta Ballet independiente konpainietan, biak Arte
Ederretako Instituto Nazionalekoak. 1996an finalista geratu zen Japoniako
Intenational Ballet & Modern Competition Nagoya lehiaketan. Urte horretan
bertan, Utopia Danza Teatro” konpainiarekin batera bigarren postua lortu zuten
Mexiko Hiriko INBA-UAM sarian. Europan bizi da 1997tik, non bakarlari gisa
parte hartu duen hainbat konpainiatan, hala nola Roberto Galvánek zuzendutako
Alemaniako Stadttheater Gissen konpainian, eta Robert Poole zuzendariaren
Austriako Landestheater Linz konpainian, eta hainbat koreografo garrantzitsuren
lanak interpretatu ditu, besteak beste: Amanda Miller, Robert Poole, eta
Charlotta Öfverholm. 2004an Europako eszena librean sartzea erabaki zuen,
eta ondorioz, Euskadin lan egiten hasi zen Matxalen Bilbao eta Blanca Arrieta
koreografoekin. Era berean, bere lan propioa sortu du Eusko Jaurlaritzako
diru-laguntzak eskuratu baititu bi urtez jarraian. 2007an bere mugak zabaltzea
erabaki zuen berriz zere, eta orduan, Berlingo Constanza Macras-Dorky Park
konpainian sartu zen eta mundu mailako jaialdietan parte hartu zuen. Era
berean, Irina Lorez & Co konpainiaren kolaboratzaile eta dantzaria da, eta Linda
Magnificok zuzendutako Dysoundbo konpainiaren interpretea ere bada, biak
Lucernakoak, Suitzakoak. Das lux protokoll, Supervia eta Avsent en Stuttgart
ekoizpenen taldeko partaide ere bada, Nicki Lizstaren Backsteinhaus Produktions
proiektuarekin. Ondoren, lanerako eta lankidetzarako zubi bat eraiki zuen Vivian
Cruz koreografoarekin, eta Violeta eta Blanco lanak sortu zituen Chroma Project
proiektuaren barruan, Landscape-artes escénicas egitasmoaren bidez. Egun Que
será, será? lanaren sormen-prozesuan jarduten du.