Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka 2017

INVOCACIÓN #9. BILBO. “La danza del futuro” liburuaren aurkezpena Jaime Conde-Salazar (ESP)

Data:Urriaren 6a, 17:30 – 19:00h
Tokia: Medialab2
Prezioa: Sarrera libre lekuak bete arte
(*) Anti Liburudendarekin lankidetzan antolatua

“La danza del futuro” ia-ia ustekabean idatzi zen 2015eko uztailaren eta 2016ko abuztuaren artean. Orain, idatzi ondoren, bueltatu egin behar da. Ekintza horren bidez, liburua agerraraziko da. Inprimatutako hitzak ordenatu egingo dira eta adierazitako tokian eta egunean bertaratzen den bakoitzari objektu gisa eskaini ahal izateko moduan ezarriko dira. Horretarako, laguntza-erregu bat gauzatuko dut, jabetza kentzeko ariketa moduko bat. Testua mugitu egin behar da eta banatzen gaituen distantzia burutu behar du. Ibilgailua honako hauek osatuko dute: ahoskatutako hitzak, erdian agertuko diren isiltasunak, asaldatutako entzumena eta gure gorputzen mugimendu leunak. Lan horiek gauzatzen joango dira, eta azkenean, destinoa distira baten gisa agertuko da aurrez aurre aurkituko den begiradan, ustekabean, hori ere.

Jaime Conde-Salazar Pérez

Jaime Conde-Salazar Pérez (Madril, 1974) Artearen Historian lizentziatua (Universidad Complutense de Madrid). MA in Performance Studies (New York University) masterra lortu zuen MEC-Fulbright beka baten bidez. 2003 eta 2006 artean Universidad de Alcaláko “Estrella Casero” Dantza Gela zuzendu zuen. Aldizka esku hartu du dantza-kritikari bezala honako aldizkari hauetan: Por la Danza (Madrid), SuzyQ(Madrid), Ballet/Tanz (Berlin), Mouvement (Paris), Hystrio (Roma) eta Obscena (Lisboa). 2009/2010 ikasturtean Erromako Real Academia de Españako bekaduna izan zen. Dramagile gisa hainbat sormen prozesutan parte hartu du, besteak beste, honako hauei lagundu die: Ben Benauisse, I-Chen Zuffellato, Idoia Zabaleta, Antonio Tagliarini, Maia Villot, La Ribot, Claudia Faci, Elena Córdoba, Bárbara Sánchez eta Aimar Pérez Galí. 2015ean “La Danza del Futuro” liburua argitaratu zuen (Graner-Mercat de les Flors). Egun, aldizkako lankidetza eskaintzen du hainbat proiektutan Graner-Mercat de les Flors zentroaren bidez, eta arte eszenikoen aholkulari gisa jarduten du AC/E erakundearen bidez.

DANZA Y MOVIMIENTO EN FAMILIA