Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka 2017

"BICHA" LUCIANA CHIEREGATI

Iraupena: 20 min
Ideia, Zuzendaritza: Luciana Chieregati
Koreografia: Luciana Chieregati eta Ibon Salvador
Interpretea: Luciana Chieregati
Lankidetza eta kanpo begirada: Carolina Campos
Argazkia: Camila Téllez
Irudia: Ibon Salvador

LUCIANA CHIEREGATI
Luciana Chieregati koreografoa eta perfomerra da. Arte eszenikoen eremuaren barruan garatu du bere lana, egunerokotasunarekin loturik dauden lan mugakideak eginez, eta bereziki koreografiaren bidezko lengoaien sormena nabarmenduz. Anhembi Morumbi Unibertsitateko (São Paulo, Brasil) Dantza eta Mugimenduan lizentziatua da, eta Gaztela-Mantxako Unibertsitateak Museo Reina Sofíarekin lankidetzan duen Praktika Eszenikoko eta Kultura Bisualeko Masterra du. 2008an Coletivo Qualquer sortu zuen Ibon Salvadorrekin batera, zeinaren helburu nagusiak baitira mugimenduaren, koreografiaren eta dantza-lanak sortzearen inguruko ikerketa. Lisboako Seu Vicente egoitza artistikoen espazioa zuzendu du (2011- 2013), eta bere lanak Portugalen, Brasilen, Mexikon, Argentinan, Uruguaien, Espainian eta Euskadin aurkeztu ditu.
Azkeneko bi urteetan honako proiektu koreografiko hauek landu ditu: OVER, Huts – Artean, GAG, e It was a large room. Era berean, sormen artistikoan lankidetzan jarduteko moduak ikertzen ditu, Maquinas de Colaboración laborategian irekitako tresnen bidez. Egun, Bilbon finkatu da, eta hainbat lankidetza mantentzen eta testuinguru (eta beste hainbat gauza gehiago) asmatzen ditu hainbat lagunekin, besteak beste, Alina Folini (Arqueologías del Futuro, Buenos Aires), Carolina Campos (Re.al, Lisboa) eta Idoia Zabaleta (AZALA, Lasierra).

BICHA