Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka 2017

"DANTZA ETA MUGIMENDU TAILERRA" Myriam Pérezen “NERE AZALEAN ARROTZ” lanaren inguruan MUGIk (EUS) eskeinitako tailerra

Público: 5 urteetatik aurrera
Data: Urriaren 7a, 10:30-13:30
Tokia: CAC1
Prezioa: 6 euro (pertsona bakoitzeko)
Izen-emateak: info@addedantza.org urriaren 2a arte

Dantza- eta mugimendu-tailerra 5 urtetik aurrerako haurrak dituzten familientzat. Mugimenduaren bidezko talde-esperientzia bat da. Espazio bat eskainiko da dantzaren, mugimenduaren eta jolasaren bidez gure sormena eta adierazmena, gure indar emozionala eta sentsibilitatea nola aberasten diren esperimentatzeko.

Saioa bi zatitan banatuko da, eta horien erdian Myriam Pérez sortzaileak zuzendutako “Nere Azalean Arrotz” izeneko lana ikusiko dugu, eta hori erabiliko da erreferentzia gisa tailerrean gauzatzen diren dinamikak lantzeko.

MUGI DANTZA MUGIMENDU TERAPIAK

Dantza Mugimendu Terapeuten talde bat gara, eta helburu komun baten alde lan egiten dugu egunero: pertsonen osasuna. Mugimenduak eta dantzak duten indar terapeutikoan sinesten dugu; gorputzarekin eta gorputzaren bidez lan egiten dugu, sormena, garapenaren psikologia eta neurozientzien azken ikerketak lotzen dituen ikuspuntu baten bidez. Gure helburua da Dantza Mugimendu Terapia ezartzea klinika, hezkuntza, gizarte eta kultura mailako egoeretan, eta barneratze, hazkunde eta eraldaketarako tresnak eskaintzen ditugu, dantza eta mugimendua modu terapeutikoan erabiliz.

DANZA Y MOVIMIENTO EN FAMILIA