Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka 2017

"INSOSTENIBLE" ZURIÑE BENAVENTE

Iraupena: 15 min
Ideia, Zuzendaritza / Idea, : Zuriñe Benavente
Koreografia eta Interpretazioa: Zuriñe Benavente
Musika: Ignacio Monterrubio
Aholkulari koreografikoa: Guillermo Weickert
Beste laguntzaileak: Garaion Sorgingunea / Conservatorio de Danza José Uruñuela / Proyecto danZálava
Eskerrak: Julia, Amaia y Rosalía
Kontaktua: www.altrastedanza.com / altrastedanza@gmail.com

ZURIÑE BENAVENTE
Zuriñe Benavente Dantza klasikoko eta garaikideko ikasketak hasi zituen Donostian, Gasteizen eta Burgosen, eta ondoren, Bruselara joan zen, non mugimenduaren estetika bat landu zuen inprobisazioaren inguruan eta dantza garaikide konbentzionalaz ulertzen denetik at dauden eta estetika garaikideak bilatzen dituzten dantzaren lengoaia berriak bilatu zituen. Honako inprobisatzaile hauekin trebatu zen: Lisa Nelson, Thomas Hauert, Julyen Hamilton, Mark Tompkins, Imre Thormann, Ted Stoffer, Florence Augendre (Fasciopulsology), Mala Kline (dream work), Katie Duck edo Mónica Valenciano.
Era berean, dantzak musika garaikidearekin duen harremana aztertu ditu, eta zuzeneko musika duten piezak sortu zituen, mugimenduaren eta soinuaren arteko komunikazio-lengoaia bat garatuz. Hainbat pieza sortu ditu, besteak beste: Endless dream, solo dance; El grito del elefante, dance and electronic in real time composition; Broken Column, performance, dance and music; Don’t repeat, piano, electronic and dance; The arch of hysteria, solo dance; eta, Eterno del desnudo, dance, video and live electronics.
2016. urtean TUNING SCORES proiektuan lan egiteko hautatu ziren Euskadiko zortzi koreograforen parte bihurtu zen, Lisa Nelson koreografoarekin batera, eta 2017ko uztailetik aurrera, Félicette Chazerand konpainiak Bruselan gauzatu duen produkzio berriko parte bilakatu da.
Altraste danza konpainiako partaide eta sortzailea da, eta Gasteizko danZálava proiektuaren antolaketaren parte da.
+ info: https://vimeo.com/altrastedanza

INSOSTENIBLE