Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka 2017

"SENSORY WORK AND PERCEPTION IN ACTION". Profesionalentzako tailerra Theo Clinkard (UK)

Data:urriaren 5, 6 eta 7, 10:00h-15:00h
Tokia: Auditorioan
Prezioa: 35 euro
Izen-emateak: info@addedantza.org irailak 25a arte

Theo Clinkard koreografo eta eszenografoak 3 eguneko tailerra proposatu du. Bere koreografia-praktikan oinarrituta, bere sormenen oinarrizko hainbat sormen-prozesuetara eta bilaketa koreografikoetara hurbilduko ditu parte-hartzaileak.

Theoren praktikaren oinarria da gorputzak komunikatzeko duen indarra eta dantzak performancean duen izaera enpatikoa. Hainbat dantza-lana sortzen ditu erregulartasunez bere 12 dantzaridun konpainiarekin, eta oraintsu bi enkargu koreografiko estreinatu ditu ‘Tanztheater Wuppertal Pina Bausch’ eta ‘Danza Contempóranea de Cuba’ konpainientzat.

ESKOLA

Tailerra bi orduko eskolarekin hasiko da egunero, non ariketa sinpleak proposatuko diren gorputzaren kontzientzia eta pertzepzio-jolasak garatzeko, parte-hartzaileen eta horien eta espazio horren arteko harremana aztertuko dutenak.

Eskola diseinatu da dantzarien koordinazioa suspertzeko eta haiei mugimenduaren artikulazioan garbitasun handiagoa bilatzen laguntzeko, mugimendu inprobisatua eta mugimendu idatzia konbinatuz. Eskola mugimendu-esaldien lan batekin amaituko da, ikuspuntu ludiko, presente eta hedakor baten bidez.

TAILERRA

Eskola ondoren, Theok 3 orduko saio bat gidatuko du, non parte-hartzaileak gonbidatuko dituen beren bilaketa koreografikoaren inguruko ideiaren bat martxan jartzera, edo horien gaineko hausnarketa egitera edo hitz egitera.

Theoren sormenek narrazio edo biografia esplizituak saihesten dute; gainera, ekintza gauzatzen ari den ‘pertsona’ azaleratzeko interesa dute. Bere tailerren helburua da hainbat tresna eskaintzea, parte-hartzaileek fisikoki eta modu bizian parte hartzen ari diren unea bizi eta azaleratu ahal dezaten, eta aldi berean, behatuak izateko eskuragarri izan daitezen.

Hainbat esplorazio- eta sormen-jarraibide erabiliko dira, besteak beste, ukimena eta ikusmena, mugimenduaren kontzientzia fisikoa eta presentzia bizia zabaltzen laguntzeko, eta binaka edo taldeka lan egingo da.

Ideia eta teknika unibertsal horien helburua da parte-hartzaileen praktikak aberastea, izan interpreteak, sortzaileak edo pedagogoak.

BIOGRAFIA

20 urtetan Erresuma Batuko koreografo nabarmenekin interprete gisa lan egin ondoren, Theo Clinkardek, egoitza Brightonen (EBn) duenak, bere praktika koreografikoa zein eszenografia-lanak garatu ditu. Bere sormenen bidez –sormen harrigarri eta bisualki izugarri gisa deskribatzen direnak–, bere lanak nazio eta nazioarte mailako aintzatespena lortu du.

2012an bere konpainia propioa sortu zuen, eta harrez geroztik, etengabeko birak egin ditu bere lanekin bai Erresuma Batuan bertan, bai nazioarte mailan (Txile, Suitza, Alemania), non harrera oso ona jaso zuen kritikaren aldetik.

Gainera, bere lana British Dance Edition (Edinburgo eta Cardiff) ekitaldi entzutetsuan eta Dusseldorfeko International Tanzmesse NRW 2016 ekitaldian aurkezteko gonbidapena jaso du.

Bere aurreko sormenak honako hauek dira, besteak beste: Hell Bent (2012), Ordinary Courage (2012), Of Land & Tongue (2014) eta Chalk (2014), This Bright Field (2017). Azkeneko lan horretan nazioarte mailako 12 dantzarik parte hartzen dute, oraintsu, joan den maiatzean, estreinatu da Brighton Festival jaialdian, eta egun biran ari dira.

Era berean, Theok, nazioarteko erakunde entzutetsuentzako hainbat enkargu koreografiko egin ditu, hala nola Tanztheatre Wuppertal Pina Bausch erakundearentzat, Somewhat still when seen from above (2015) lanarekin. Lan hori konpainiak eskaini zuen lehen programaren barruan aurkeztu zen, koreografo legendarioa 2009an hil ondoren. Era berean, The Listening Room (2016) sortu zuen Danza Contemporánea de Cuba erakundearentzat, eta lan horrekin biran ibili da Erresuma Batuan 2017ko udaberrian.

Gaur arte, 24 lan estreinatu ditu, eta horietako asko dantzan trebatzeko goi mailako erakundeentzako zein Ingalaterra, Austria, Txile, Irlanda, Gales eta Zeelanda Berriko konpainia gazteentzako sormenak izan dira.

Clinkard Brighton Dome, Dance4 eta Greenwich Dance erakundeekin lotutako artista bat da.

www.theoclinkard.com

SENSORY WORK AND PERCEPTION IN ACTION