Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka - 2016

DANTZAN BILAKA 2016
Koreografiak sortzeko prozesuak

Dantzan Bilaka '16 - Cartel

Dantzan bilaka jarduera Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak sorkuntza koreografikorako egindako laguntza-deialdiaren inguruan diseinatu da.

1996an abian jarri, eta hamar edizio izan zituen “Gazte koreografoen erakusketa” du sorburu. 2006an Dantzan Bilaka programak hartu zuen horren txanda, eta orain hamargarren edizioa izango da.

Dantzan Bilakaren bidez, laguntza eman nahi zaie dirulaguntza horien modalitatean hautatutako sorkuntza koreografikoko proiektuei, eta behar bezala bultzatu eta agerian jarri nahi dira. Hamar hilabetez, Laguntza Batzordea eratzen duen taldeak bilerak egin ditu, banaka eta taldeka, proiektuak ahalik eta baldintzarik egokienetan garatu ahal izateko, euskarri artistiko kritikoa eskaini die, eta aniztasuna baloratu du, programako balio berezitzat hartuta.

Argitalpena eta jendaurreko aurkezpenak diseinatzean, harreman estua izan du edizio honetako bederatzi partehartzaileekin, eta testuingurua berezia sortu da horrela, konplizitatez betea eta erabakiak hartzeko erantzukizunez.

2016ko Dantzan Bilakako Laguntza Batzordean, Blanca Arrieta koreografoa eta dantzaria, Igor de Quadra koreografoa, interpretatzailea eta pedagogoa, eta Isabel de Naverán arte eszenikoen teorialaria daude.

Azken eguneratzea: 2017/09/27