Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '12

"LA SAGA DE LOS SUCESOS, 3ª PARTE”IZASKUN SANTAMARÍA

LA SAGA DE LOS SUCESOS, 3ª PARTE

Ideia, interpreteak eta koreografia : María Ibarretxe e Izaskun Santamaría
Eskerrak: Muelle 3, Punto de Fuga
Kontaktua: jarriizassantamaria@hotmail.com

Koreografoaren ibilbidea

1992an Dantza Klasikoko goi-mailako titulua eskuratu zuen Dantza Profesionaleko Eskolan (Madril). Dantza garaikideko lehen ekitaldi profesionala Donostiako Zinemaldiaren 45. edizioan egin zuen, Damián Muñozen koreografiekin. Geroago, Matxalen Bilbaoren, Blanca Arrietaren eta Isidro Zapateroren lan laburrekin jardun du. Hain zuzen, azken horrekin batera sortu eta zuzendu zuen ‘Silencio’ lana, 2003ko Euskal Koreografo Gazteen Erakusketan aurkeztu zena. Bakarrik egindako lehen lana, ‘A Tientas’, Euskal Koreografoen Erakusketan eta Bilboko Dantza Garaikidearen Zirkuituan aukeratu zuten, eta Itinerys programazioaren barruan kaleratu zen. ‘Cuatro y cuarto’: Natalia Mongerekin batera zuzendu eta interpretatutako lan laburra; Bilboko Matxalen konpainia: ‘Mutis’; Steak tar-tar konpainia: ‘Qué vamos a hacer con lo incorregible’, ‘Borrando el camino de vuelta a casa’, ‘No sabes cuánto esperamos de ti’.

2003az geroztik Organik konpainiarekin batera ari da dantzari moduan ‘ES3in’, ‘+ ES3’ eta ‘Lilas’ lanetan, eta Zuzendari Laguntzailea da Malditas eta ‘Maniatic@s’ lanetan; Miren Gaztañagarekin batera zuzendu du Gabril Ocinaren ‘El Lobo y el Alma’ lana; Ruemaniak kolektiboko kidea da eta, Polaroiska andrearekin batera, 2008an lehen lana sortu zuten: ‘Apuntes sobre animales, encuentros y autopistas’; Maria Ibarretxerekin batera zuzendu du ‘La Saga de los Sucesos, 2ª parte’; Natalia Mongerekin batera zuzendu du Organik konpainiaren azken ekoizpena: ‘In Corpore Sano’; Olatz de Andrésekin batera jardun du, kanpoko laguntzaile gisa, ‘Privolva’ ikuskizunean.

 

Sorkuntzaren prozesuaren planteamenduak

Ikus daitekeen guztia gogora transmutatu eta kito, formez harago egongo da. Ikus daitekeena sinboloa baino ez da. Baita pertsona bera ere; zergatik ez?

Zorionekoa, gauza batez jabetu eta barneratu duen hori inork ezingo diola ebatsi ulertu duena.

Aurreiritziek errealitatearen ikuspegia desitxuratzen dute.

‘La Saga de los Sucesos. 2ª parte’ lanean garatutako interes berbera da: itxurakeriak kentzea, azaleko itxura fisikoa zeharkatzeko aukerarekin gure gorputz fisikoaren mugetatik askoz haratago dagoen energia-eremu batean esperimentatzen jarraitzea; "hor kanpoan” jarri behar dugu harremanetan beste pertsona baten emozio-eremuarekin, eta hor bertan jarri behar du berak harremanetan gurearekin.

Energia-eremuak elkar zeharkatu edo gainjarri egiten dira; “forma”, “ikusten dena”, “besteak egiten duena” eta “nola egiten duen” aztertzeari uzten diogunean, “energia kolektiboko" eremu bat sortzen da eta, une horretatik aurrera, sintonian jarri eta taldea (publikoa/dantzariak) energia-osziladore bilakatzen da.

Horixe da ikerketa honen helburuaren abiapuntua.

 

Sinopsia

‘La saga de los sucesos’ lanak bi emakumeren historia kontatzen du. Biek oasi berean betetzen dute zigorra. Lekua: zehaztu gabea. Agerpen-ordena: Emakumeak, zezena, oasia, palmera, gaua eta gautarrak.

-Baina zuk hemendik nahi duzun lekura joateko aukera duzu?...

-Horixe diote, baina ez da egia.

Zezen mekaniko horren gainean iritsi nintzen honaino, baina gizajoak oroimena galdu du, gau bakoitzaren edo mozkorraldi bakoitzaren azken zatia galtzen dugula dio, eta horretan arrazoi du, gau ilunean eta odola alkoholez blai dugula iristen gara.

-Eta zu?

-Hain.... zoriontsua... nintzen,bihotzen taupadak gelditu egin zitzaizkidan, eta aukera guztien artean, hauxe aukeratu nuen. Jende guztiak du bere burua bizitzatik edo, hobe esanda, oroitzapenetatik defendatzeko eskubidea; zorionez, eskubide hori ez zaie zezenei soilik aitortu.

-Baina hemendik irteteko moduan pentsatzen hasi beharko dugu, bada.

-Hemendik irten? Zertarako...

 

Sarrera txiki horrekin hasten da “La Saga de los sucesos, 3ª parte”

Mundu horretara iristeko modu bakarra dago: begiak hertsi eta gauzei bere izenez deitzea ahaztea.