Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '12

“TÚ! DI QUÉ QUIERES” NURIA PÉREZ

TÚ! DI QUÉ QUIERES

Iraupena: 20’
Ideia, zuzendaria: Nuria Pérez Alcántara
Zuzendaritza laguntzailea: Eva Guerrero
Interpreteak: Nélida Ranedo, Nuria Pérez
Jatorrizko musika: Adrián Gracía de Ojos
Argiztapena: Amaia Vargas
Argazkia: Laura Corrales
Beste laguntzaile batzuk: Maya Villot
Eskerrak: Plataforma Tirante por su energía, al tete por estar, a las caris por su calorcito, a María Muñoz por sus palabras, a Lutxana por su espacio.
Kontaktua: nuriaperezalcanatara@gmail.com; 620 176174

Koreografoaren ibilbidea

Biologian lizentziatu zen, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta Arte Eszenikoetako graduondokoa egin zuen, EHUn. Interpretatzaile gisa aritu zen lanean, Carles Salas-en (Búbulus taldea) zuzendaritzapean. 2006an, Plataforma Tirante-ko kide egin zen. Arte eszenikoetako talde bat da hori, eta Lutxana-Erandioko Azaro Kulturala jaialdia antolatzen du. Plataforma Tirante-ren barruan,Evítame y Demás dantza-konpainian aritzen da, honako pieza hauetan: ‘1+1=1’, ‘La teoría del ser de hojalata’, ‘Re-vestimientos’ (Dantza Bilaka 2008), ‘Des-constru-yendo’ eta ‘Aetemitas’, (Aburres Team eta Claro de Luna) batera argitaratutako bideodantza bat. Bere azken lana ‘Imposición’ izan da (Dantzan Bilaka 2010).

Sorkuntzaren prozesuaren planteamenduak

Dantza garaikidea; lan-eremua: Lutxanako eskolak; iraupena: 2 hilabete; lan fisikoa: bi bizkarrezur; soinu-lana: konposizio paraleloak; bilaketaren helburuak: bizkarrezurraren bidez gorputzak zintzilikatzea, eta denbora-eremuko une kontzienteak aurkitzea; material inspiratzaileak: elkarrizketak, Steve Paxton, Mal Pelo, Michel Foucault, Tom Waits, kafeak eta zigarroak.

‘Tú! Di qué quieres’ aurreko ‘Imposición’ lanaren bilakaera da. Giza harremanei buruzko hausnarketa bat dugu abiapuntu; dagoeneko prestatuta iritsi zaizkigu ekintzak, legeak, ohiturak, eta automatak bagina bezala betetzen ditugu. Giza gorputzen arteko nagusitasuna, horixe da gure gizarte-egiturako bizkarrezurra. Ikerketaren bigarren atal honetan, zalantza-uneak bilatzen ditugu mugimenduaren barruan; bizkarrezurraren bidezko une kontzienteak, gure bidea egiteko hurrengo urratsa aukeratzen, erabakitzen laguntzen digutenak.

Bizkarrezurrak, burmuinaren luzapen eta iturriak, gorputz osoko informazioa jaso eta gorputz osora igortzen du. Hari esker, bidaian jarraitzeko bide berriak aurkitzen ditugu.

 

Sinopsia

Bi pertsona, ekintza bat.

Ekintza zalantzakorra, ‘zero unea’ deituko diogu, une kontzientea, bi bide kontrajarritara eramango gaituena:

  • Altruismoa: laguntzeko, ordainik gabe ona egiteko, trukean ezer jaso gabe emateko motibazioa.
  • Egoismoa: inoren lepotik norberaren ongizatea defendatzeko organismoak duen joera.

Bi bideen artean aukeratzen dugu, ekintza bat hautatzen dugu, gero beste bat, eta beste bat... bidea egiten dugu horrela.

Botere-harremanek gidatu egiten dute... alabaina, ba ote dakigu gidatzen?