Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '12

"IVY SULLIVAN" AMAIA NAVASCUÉS-MAITE ZABALETA

TÚ! DI QUÉ QUIERES

Iraupena : 15’
Ideia, zuzendaritza : Maite Zabaleta Nerecán, Amaia Navascués Alberdi Interpreteak / Intérpretes: Por determinar
Eskerrak: Lander, Saioa, Bego, Meoki
Kontaktua: norabidea@gmail.com; www.norabideakolektiboa.blogspot.com

Koreografoaren ibilbidea

Maite Zabaleta eta Amaia Navascués Norabide Kolektiboko kideak dira. Talde hori Gipuzkoan sortu zen 2007an, dantzaren inguruan arte-garapenak lantzeko asmoarekin. Hainbat proiektu egin dituzte orain arte: besteak beste, Puntu Itsua (Dantzan Bilaka 2007), Habitat (Krea, Expresión Contemporánea 2008) edo Con Pro (Dantzan Bilaka 2010).

 

Sorkuntzaren prozesuaren planteamenduak

Proiektu horretan, eremu publikoaren eta barne-barneko eremuaren arteko harremana eta egungo garaietan barne-munduak proiektatzen diren eremuak aztertu ditugu. Gaur egun gertatzen diren bilkura motak eta informazio pertsonalen joan-etorria behatu ditugu. Eta, horretan oinarrituz, ezaugarri bereziak dituen topagunea eta publiko ezezagunarekin partekatzen dugun barru-barruko eremu bat proposatu nahi dugu. Posible al da hori? Egitura baten barruan, ustekabeko uneak partekatzeko aukera emango duen topagunea sortzen saiatzen gara. Eguneroko ekintzak erritu bihurtu eta parte-hartzaileen artean benetako topagune bat gertatzea. Topagunea ospatu, goratu egin nahi dugu, publikoaren eta barru-barrukoaren arteko bizikidetza sortzeko. Leku eta pertsona desberdinekin ospatu eta partekatzeko zerbait, eta gizartearen aldetik horretarako eutsitasuna eta ikus daitekeenaz haragoko esanahia dagoen sentsazioa. Edukitzaile mugatua, baina ez finkatua. Behin betirako izango ez den esperientzia, baina iraunkorra izango dena.

 

Sinopsia

Nola sortu erritual bat?

6 funtsezko alderdi, Rappaporten arabera (1971)

1: Errepikapena: ez derrigorrez ekintzaren errepikapen hutsa; edukiaren eta formaren errepikapena ere bai.

2: Ekintza: zerbait pentsatu edo esateaz gain, zerbait egitea.

3: Jokabide edo estilizazio berezia: jokabideak eta sinboloak ohiko erabileretatik urruntzen direnean.

4: Ordena: hasiera eta amaiera bat, eta berezkotasunari eustea.

5: Dei egiten digun errepresentazio estiloa: haren bidez, errepresentazioaren eta ikuspuntuaren bidez, “arretarako gogamena” sortzea.

6: Dimentsio kolektiboa: gizarte esanahia dagoenean.