Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '12

“I FEEL LIKE A FISH” OLAF KEHLER

I FEEL LIKE A FISH

Iraupena: 22’
Ideia, zuzendaritza: Olaf Kehler
Jatorrizko musika: Amir Shoat
Koreografía: Colectiva e instantánea
Interpreteak: Susana Salazar, Amir Shoat, Olaf Kehler
Argiztapena: Gabo Punzo
Eszenografia, argazkia, jantziak: Catapult
Bideoa: Tamara García
Beste laguntzaile batzuk: Psikoklowns
Eskerrak: A nuestras familias, amig@s y tod@s que hemos encontrado en nuestros caminos
Kontaktua: l.mono.bilbao@gmail.com - 628 558380

Koreografoaren ibilbidea

Alemaniako iparraldeko baso batean jaio zen, orkatz txiki bat gonbidatu berezitzat zutela. Bidaia asko egin ditu, eta kimika eta dantza ikasi zituen Amsterdameko Sndo-n. Bere arte-interes nagusia diziplina anitzeko ekitaldi baten baitako inprobisazioa ikertzea da. Hain zuzen, jarduera horixe esperimentatu eta bizi du Bilboko L’Mono kultura-ikerketarako eta -sorkuntzarako zentroan.

Sorkuntzaren prozesuaren planteamenduak

Hibrido bat sortzea zen ideia, dantza-lanaren, soinu-performancearen eta bideo-instalazioaren arteko nahasketa. Gizarteak eskainitako definizioei lotzen ez zaizkien esperientzien pertzepzioak islatuko dituen zera bat. Diziplinak, teknologiak eta mintzairak nahasteko era berriak ikertzen ari gara, esanahi-geruza anitzak sortzeko, artistak eta parte-hartzaile guztiak existentziarik gabeko benetakotasunez jantzitako ustekabeko uneetara eramango dituzten egoerak sor ditzan inprobisazioak.

Sinopsia

Erdi egia naiz. Egia ugari naiz. Egia ugariak gara. Dena naiz. Ez naiz ezer. Guztiok gaude gure nortasun-zentzua eta bizi-esperientzia baldintzatzen eta mugatzen dituen “errealitate-tunel” pertsonal batean. Nola joan gaitezke harago, nola zabaldu geure tunela, nola besteak ulertu?

Chuang Tzu-k tximeleta zela amestu zuen. Esnatu zenean, ez zekien Tzuk tximeleta zela amestu ote zuen, ala tximeletak Tzu zela amestu ote zuen