Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '12

“MUSCIDAE” PRONÓSTICO HUMANO... LOREA IBARRONDO

MUSCIDAE” PRONÓSTICO HUMANO...

Iraupena: 22’
Zuzendaritza eta sorkuntza: Lorea Ibarrondo
Koreografía: Jaime Urciuoli, Lorea Ibarrondo
Interpreteak: Jaime Urciuoli, Laura Ros, Lorea Ibarrondo
Audiobisualak: Jose Miguel Zapata, Jose David Portales
Artista Digitala: Azucena Giganto
Argiztapena: Gabo Punzo
Argazkia: Estitxu Ibarrondo
Jantziak: Itziar Arakistain, Lorea Ibarrondo
Musika: Quini Noguero
Egoitza teknikoa: La Fundición
Diseinu grafikoa: liagraficas.com
Eskerrak: Leyre Colorado, Jaime Urciuoli, estudio Danco, Karen Taft, Gabo Punzo
Kontaktua: eto@etoplastias.com / loreibarrondo@hotmail.com; www.etoplastias.com; www.loreaibarrondodanza.blogspot.com

Koreografoaren ibilbidea

Lorea Ibarrondo (Bilbo) Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatua da. Arte Ederra ikasketak Technological Educational Institution of Athens unibertsitatean amaitzen ditu. Aldi berean bere dantza zaletasunagatik eta sormen adierazpen berrien bilaketa nahiagatik, maisu eta irakasle ezberdinekin dantza ikasketak burutzen ditu; bai dantza klasikoan, dantza garaikidean eta baita ekialdeko dantzan, prestakuntza zabala jasoz. Irakaskuntzan dantza garaikide eta ekialdeko dantza irakasle izan da dantza eskola ezberdinetan.

Gaur egun, Complutum dantza garaikide konpainian da partaide. Aldi berean dantza garaikidean irakasle eta ekialdeko dantza irakasle ari da, Bilbon eta Madrilen klase eta tailerrak emanez.

2011 amaieran ‘Eto-plastiak’ proiektua martxan jartzen du, mugimenduaren sorkuntza inguruan ikerketa prozesuari hasiera emanez.

Sorkuntzaren prozesuaren planteamenduak

‘Muscidae’ giza pronostikoa… ‘Eto-plastiak’ proiektuaren lehen emaitza, sorturiko lehen pieza da: Mugimendu sorkuntzarako dantzara aplikatutako ikerketa proiektua.

‘Eto-plastiak’ mugimenduaren berreraikuntzaren bilaketa edo ikerketaren beharrarekin sortzen da. Ideia behaketarekin eta segidan, mugimendua zelan berreraiki eta eraldatzera lagunduko duten jokaera eta portaeren erabileraren ondorioz eratzen da.

Proiektuak mugimendu sorkuntzarako metodologia batera heltzea du helburu, emaitz koreografiko berrietan proiektatuz.

Gizaki jokaera eta portaeraren bidez eragindako mugimenduak berreraiki edo aldatzea bilatzen da. Eta hauen ulermenerako sustraietara jo behar dugu, hau da, sustraiak aztertu.

Giza portaera estimulu edo kausa batengatik eragina da, eta erreakzioaren ondorioz mugimendua gauzatzen da. Mugimendu hori hainbat ezaugarri desberdinen bidezadierazidaiteke(indarrean, denboran, arintasun edo jarioan...).

Giza portaera, ekintza edo mugimendu bat sortzen duten bai barne edo kanpo estimulu edo kausa ugari kontutan izanda, hainbat barietatearen aurrean; berreraikuntzarako ezinbestekoa den gorputz koordinazioaren beharra izango duen burruka bat sorrarazi egiten da. Gorputz eta adimen arteko orekarenbeharra izango duena baita ere.

Sinopsia

ESPAZIOAN MUGITU BEHAR DA ETA BERE INGURUNEAN JARDUN: “badirudi jokabidea aurrez programatu gabeko gure jokabidearen antzekoa dela”.

ZER EGIN ETA ZER SAIHESTU JAKIN BEHAR DU: “zerbait berria egiten saiatzen garenean edo ustekageko egoera bati aurre egiten diogunean. Erantzunak egoera maneiatzen irakasten du”.

ESTIMULUAK SUMATU ETA LANTZEKO GAI IZAN BEHAR DA ETA EKINTZA KONKRETUEKIN ERANTZUN: “ikusten duena baztertu eta helburuak hautatzen ditu”.