Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '12

“K-OTICA”ZIOMARA HORMAETXE

K-OTICA

Iraupena: 20'
Zuzendaritza: Ziomara Hormaetxe Fernández
Jatorrizko musika: Aitor Echebarria "El_Txef_A", Hannot Mintegia
Koreografia: Ziomara Hormaetxe Fernández
Interpretea: Ziomara Hormaetxe Fernández
Argiztapena: Jabi Candela
Bideoa: Xarlene visuals, Alphax
Jantziak: Miriam Estévez
Eskerrak: Atxarte López de Munain, Matxalen Bilbao, Ana Guadalupe Fernández, Bilbaoescena
Kontaktua: ziomarahormaetxe@yahoo.es; 669631744

Koreografoaren ibilbidea

Artearen Historian lizentziatua EHUren eskutik. Ziomara Hormaetxe Fernandez zortzi urterekin hasi zen dantza klasikoa ikasten Rosa Hierroren estudioan, eta aurrerago, dantza garaikidea lantzen hasi zen Matxalen Bilbaorekin. 2002an beka lortu zuen dantza klasikoko eta garaikideko ikasketei Nizako Sophia Antipolis Unibertsitatean jarraipena emateko. 2004tik “Galatea” poesia, musika eta dantza konpainiako dantzaria da. Bertan, sorkuntza koreografikoa lantzen hasi zen modu autodidaktan. Ordutik bere proiektu artistikoak sortzen ditu, eta sortzaile eta interpretatzaile independentea da. Bere ibilbidearen erakusgarri dira lau piezok:2005 "Identidades nºX", 2008 "La noche se posó con las alas rotas", 2010 "Gorputzaren Izena", 2012 "Tan-Tak". Madrilen, Londresen, New Yorken eta egun Bartzelonan jarraitzen du trebatzen. Azken hiri horretan Mauro Barahona buru duen Proyecto Experimental kolektiboan kolaboratzaile da.

Sorkuntzaren prozesuaren planteamenduak

Kaosaren teoria esan ohi zaio egonkor, ezegonkor eta kaotikotzat sailka daitezkeen sistema dinamikoen jokabide aurresanezin batzuk aztertzen dituen matematikako eta fisikako adarrari.

Aurresanezintasunak eta erreferentzia-punturik ezak eragindako bakardadea, deserrotzea eta zalantza daude sorkuntza-lanaren oinarrian, egonkorraren eta ezegonkorraren arteko borroka elikatu eta kaosa eragiten baitute.

Hitz batek nire belarrietan emandako kolpea da piezaren lan-metodoaren abiapuntua: KAOSA.Hitz horrek beldurra, hauskortasuna eta bakardadea eragiten ditu niregan.Bakarrik, biluzik, ahul sentitzen naiz.Kontzeptu horrek indibidualtasunik gordinenera eta zalantzarik ikaragarrienera narama; eremu labur eta aldi berean zehaztugabe hori zeharkatzera narama eta nire oroimena eta espazioaren pertzepzioa mugagabetzen du.Kontrol-gabezia horretatik eta inprobisaziotik abiatuta, materialak hautatu edo baztertzen eta mugimenduak finkatzen hasten naiz.Onarpenaren eta ez-onarpenaren esperientzia da.

Mugimendua landua da, eta hainbat faktoretatik abiatzen da, hala nola espaziotik, denboratik, abiaduratik eta pisutik.Aldi berean, baina, “fisikotasuna” nabarmenduko duen mintzaira garatu nahi dut.

Musika, proiekzioa eta mugimendua batera landu dira, sorkuntza-lan horretarako giro aproposa sortzeko.

Sinopsia

Munduak ez dio ordulariaren ereduari zehatz-mehatz jarraitzen, ez da aurreikusteko modukoa, ez zehatza, baizik eta alderdi kaotikoduna.

Pieza kaosaren teorian dago inspiratuta, eta erreakzioen sisteman guztiak harremana duela dioen printzipiotik abiatuta garatuta dago. Bide ezkutuak, ñabardurak, gauzen sentsibilitatea eta ezustekotik berria den horretara daramaten arauak argitzen ditu.

Ausazkotasunaren eta zoritxarraren arteko tirabiraren gaiari heltzen dio lanak; batetik etorkizuna erabakitzeko ezintasuna dago, etabestetik, izan litezkeen etorkizunen artean bakarra gertatuko denaren egitatea. Ezustekoa edo gertatu beharrekoa onartzeko, horretara egokitzeko eta moldatzeko gizakiak duen gaitasunean/beharrean potentzial estetiko eta espiritual handia dagoela uste dut, hau da, egunero kaosarekin eta batzuetan bizitzaren amaiera den gertakari ziur bakarrarekin bizitzeko gaitasunean/beharrean.