Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '12

“DESTRUCCIÓN MUTUA ASEGURADA” EVA GUERRERO

GU-nosotros, los héroes

Iraupena: 20’
Ideia, zuzendaritza: Eva Guerrero
Interpreteak: Daniel Arranz y Sara Ortúzar
Koreografia: Creación colectiva
Laguntzailea: Izaskun Santamaría
Eskerrak: Lutxana y Plataforma Tirante, Muelle 3, a las personas que me han hecho llegar hasta aquí, y a Jemima por su presencia constante.
Kontaktua: evaguerrerorico@gmail.com

Koreografoaren ibilbidea

Eva dut izena, 30 urte ditut, BAIn arte dramatikoa ikasi nuen, aktore bihurtuko nintzelakoan, baina gero zuzendaritzaren eta dantzaren mundua ezagutu eta 2005az geroztik hainbat proiektu eszeniko sortu ditut, kolektibo artistiko bat eratu dut, antzerki-lanak zuzendu ditut, 2007an Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza jaso nuen...

Nire ikerketa-ildoak eszenako arriskua, naturaltasuna, pertsonaia ez dena, benetako neke fisikoa, mugimendu zikina eta klixea ez dena bilatzen ditu.

Sorkuntzaren prozesuaren planteamenduak

“Elkar suntsiketa ziurra” muin-estrategiaren gainean irakurriz sortzen da, kontzeptu hori bi pertsonaren arteko harremanean ezartzea interesgarria egiten zaidalako.

Nik, sortzailea eta kanpoko begia naizen aldetik, hainbat material probatzen ditut Danielekin, dantzarietako batekin, batera eta gero bien artean egiten dugu lan. Horri esker, ideiak zehaztuago ditudala, aurretiaz materiala baztertuta eta zuzendaritza modu zehatzagoarekin, biziagoarekin, iristen naiz entseguetara.

Batez ere bi ideia erabiltzen ditugu materialtzat: erori eta eustea, edo halakorik ez egitea erabakitzea; benetako neke fisikoa.

Material horretatik abiatuta, ardatzetik irteteko saiakera egiten dugu, arrisku eszenikoa lantzen dugu, harrerak eta manipulazioak, buru-askatzeak... Araututako inprobisazioetan oinarrituz lan egiten dugu eta, hartara, dantzariek alderdi kontziente bat izaten dute etengabe, eta unean-unean erabakiak hartzen dituzte.

Ekintza koreografiko txiki batzuk ere badaude, hasierako eta amaierako uneak; garapena bera, ordea, jarraibide batzuen bidez araututako garapenaren arabera uzten dugu, ekitaldiz ekitaldi, benetakoa izango den zati bat utzi eta mamiari bizirik eutsiko dion zerbait agerrarazteko.

Sinopsia

Zuk eta biok badakigu elkar suntsituko dugula.

denbora kontua da,

euste-kontua da.

ezin dugu ibilbidea aldatu,

gorputz bat bestearengana bultzatzen duen ibilbidea,

bultzatzen gaituen ibilbidea,

zu niregana, ni zuregana.

Erakarpen-indarra.

Baina lurrera eroriz gero, badakit eutsi egingo didazula,

nahiz eta beharbada ez didazula eutsiko ere jakin.