Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '12

“ILARGIAREN SUKAR GALDUA” AIERT BEOBIDE

ILARGIAREN SUKAR GALDUA

Iraupena: 15´
Zuzendaritza: Aiert Beobide
Koreografia: Aiert Beobide
Interpreteak: Maitane Mugika, Onintza Odriozola, Garazi Lekuona, Aiert Beobide
Jatorrizko musika: Mikel Laboa
Argiztapena: Anartz Beobide
Argazkia: Iurre Aranburu
Jantziak: Ramón García
Kontaktua: aiert@beobide.net; www.haatik.com

Koreografoaren ibilbidea

Donostian jaioa 1978 urtean. Gorputz eta kirol ekintzen animazioan goi mailako ikasketak burutu ditu. Bederatzi urterekin hasten da dantza ibilbidea eta ordundik euskal dantzak, ballet klasikoa eta dantza garaikidea landu ditu. Aukeran dantza konpainiako sortzaileetako bat eta bertako kidea 1997tik 2011ra. Horretaz gain 2009. urtean Mikel Aristegiren ‘Hormen arteko oihartzunak’ ikuskizun garaikideko dantzari izan zen.Zuzendari eta koreografo moduan, ‘Oinazez’ (2008), ‘Izanak dirau’ (2012), eta ‘Errimak Oinetan’ (2012), ikuskizunak aurkeztu ditu. Gaur egun Haatik dantza Konpainia martxan jartzen dihardu.

Sorkuntzaren prozesuaren planteamenduak

Hiru zutabek osatzen zuten Mikel Laboaren kantagintza: kantu tradizionalen berreskuratzeak, poeta garaikideen hitzen musikatzeak eta lekeitioak deituriko kantuen esperimentazioak.

Koreografia sortzeko prozesuan, musikak eta dantzak izan ditzaketen ezberdintasunak onartuz, hiru ardatz hauen paralelismo bat egitea litzateke helburua.

Guzti honek sortuko duten lan materialaz baliatuz, Mikel Laboa beraren abestiekin osatutako koreografia sortuko genuke. Soiltasunetik, efektuen laguntzarik gabe, bestelako apaingarri deigarririk gabeko agerpen batean. Musikak, bere melodia eta hitzek alde batetik eta gorputzek, haien mugimenduen sentsazioek bestetik, izango dutelarik garrantzi guztia.

Sinopsia

"Begiak garondoan" (jokabide baldintzatuaren gorputzari buruzko autopsia metaforikoa) aurretik egindako beste bi lanen segida da. Hain zuzen, hiru lanek ezaugarri bateratua dute: bi hizkuntzen arteko batuketa, mugimenduari heltzeko bi modu, bata bestearen aurrean kokatzeko bi modu: dantza garaikidea eta aikidoa. Zentzumenaren bidez barneratutako ezagutzaren inguruan eta errealitatea gorputzaren bidez interpretatzeko moduen inguruan Zygmunt Baumanek, Juan Ángel Urruzolak eta Antoni Muntadasek urteetan garatutako lanean oinarrituta, ‘Begiak garondoan’ lanak era metaforikoan aurkezten du nola jokatzen duen gizakiak egoera normaletan oso gutxitan kontuan hartzen diren gabezien aurrean; zehatzago esanda, bost zentzumenetakoren bat egon ezean gauza litezkeen gabeziak edo galerak.

Nola barneratzen dugu errealitatea gure zentzumenez? Eta zer sen azaleratuko lirateke, zentzumenen arteko hierarkia irauli edo zentzumen nagusietako bat galduko bagenu?

“ ... debekatuta zegoen “begiratzea”, beharbada “ikustea”. Baina ez dago lasterbiderik: oroimena beti itzultzen da, begiradak egon bazeuden, eta egoten jarraituko dute”.