Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '12

“OJOS EN LA NUCA” IKER ARRUE

Ojos en la nuca

Iraupena: 23´
Zuzendaritza eta interpreteak: Dácil González e Iker Arrue Mauleón
Argiztapen diseinua eta teknikaria: Jorge Fuentes
Edizioa eta jatorrizko musika: Luis Miguel Cobo
Aikidoko irakasleak: Michel Feilen y Francisco Manchón, Tomás y David Sánchez
Jantziak: Moisés Nieto
Produkzio laguntzailea: Nuria Botellé
Laguntzaileak: Paco Bezerra, Generale Oost, Binahi, Produktiehuis Brabant y Teatros Canal
Kontaktua: ikerarruemauleon@gmail.com

Koreografoaren ibilbidea

Eusko Jaularitzak emandako dirulaguntzak 2002/03 eta 2003/04 urteetan Madrid eta Londresen dantza garaikide ikasketak burutzeko.

Ibilbidea konpainia profesionaletan: Losdedae, Nuevo Ballet Español, Mancopy, Megaló Teatro móvil, Cienfuegos, Dance Theatre of Ireland...

Proeiktu ezberdinetan ere koreografo desberdinekin egin du lan: Pascal Touzeau, Anders Christiansen, Dominique Port , Mark Spradling, Monica Runde, Russell Maliphant...

Gaur egun eta 2006an hasirik, CobosMika Company-ko partaide.

AI DO PROJECT: ‘Dance production’ (2009), ‘Instants que Moren’ (2009), ‘ukeNage I’ (2010), ‘ukeNage II’ (2011), ‘(im)possibilities’ (2011), ‘Verfallen’ (2011) y ‘Ojos en la Nuca’ (2012) produkzioetan lan egin du.

Sorkuntzaren prozesuaren planteamenduak

Sorkuntza-lanak bi helburu ditu: batetik, gure erregistro pertsonaletatik urrunduko gaituen mintzaira koreografikoa bilatzea eta, bestetik, egoera arruntean oso gutxitan kontuan hartzen ditugun gabezien aurrean gizakiak nola jokatzen duen aztertzea. Interpreteek bost zentzumenetakoren bat galtzea izan liteke gabezia edo galera hori gauzatzeko era metaforikoa. Egoera horrek bigarren hausnarketa bat egiteko aukera ematen digu: bost zentzumenek zer eragin eta hierarkia duten gutariko bakoitzaren jokabidean. Posible al da ikuslea interpreteen abiapuntu berean kokatzea? Estimulurik txikienaren aurrean irekita egongo den erabateko pertzepzio- eta harrera-egoeran... Nola lor liteke hori

Sinopsia

"Begiak garondoan" (jokabide baldintzatuaren gorputzari buruzko autopsia metaforikoa) aurretik egindako beste bi lanen segida da. Hain zuzen, hiru lanek ezaugarri bateratua dute: bi hizkuntzen arteko batuketa, mugimenduari heltzeko bi modu, bata bestearen aurrean kokatzeko bi modu: dantza garaikidea eta aikidoa. Zentzumenaren bidez barneratutako ezagutzaren inguruan eta errealitatea gorputzaren bidez interpretatzeko moduen inguruan Zygmunt Baumanek, Juan Ángel Urruzolak eta Antoni Muntadasek urteetan garatutako lanean oinarrituta, ‘Begiak garondoan’ lanak era metaforikoan aurkezten du nola jokatzen duen gizakiak egoera normaletan oso gutxitan kontuan hartzen diren gabezien aurrean; zehatzago esanda, bost zentzumenetakoren bat egon ezean gauza litezkeen gabeziak edo galerak.

Nola barneratzen dugu errealitatea gure zentzumenez? Eta zer sen azaleratuko lirateke, zentzumenen arteko hierarkia irauli edo zentzumen nagusietako bat galduko bagenu?

“ ... debekatuta zegoen “begiratzea”, beharbada “ikustea”. Baina ez dago lasterbiderik: oroimena beti itzultzen da, begiradak egon bazeuden, eta egoten jarraituko dute”.