Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '12

“DÉPOUILLER” MARÍA ANDRÉS

DÉPOUILLER

Ideia eta zuzendaritza: María Andrés Sanz
Koreografia: María Andrés
Interpreteak: Lucía Marote, Mariam Alemany, María Andrés
Musika: Adrián Navas
Argiztapena: Gabo Punzo
Argazkia: Agustín García
Bideoa: María Andrés
Eskerrak: RCPD Marienma, CSD Mª de Ávila, CC Nicolás Salmerón
Kontaktua: maria.andres.sanz@gmail.com; www.maria-andres.com; 662 526746

Koreografoaren ibilbidea

Arte Ederretan lizentziatua, bere dantza-prestakuntza Matxalen Bilbao-rekin hasi zuen. Atzerrian dantza ikasketak osatzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailarendirulaguntza jaso ondoren, Madrilera joan zen, non ospe handiko koreografoekin bere formakuntza jarraitzen duen, Daniel Abreu eta Pedro Berdäyes-ekin esate baterako. 2010. urtean, Real Conservatorio Profesional de Danza Marienma-n Dantza Garaikidean graduatu zen.

Interprete gisa La Coja Dansa-ren ‘Retrats Habitats-ean’, CaraBdanza-ren ‘Whispers in the light, What is this?’ eta ‘Sobre el Vacío-n’ aritu zen, besteak beste.

Koreografo gisa ‘Dépouiller’ bere lehenengo lana da.

Sorkuntzaren prozesuaren planteamenduak

Proposamen hau, arte ederrak eta dantza bat egiteko nahitik sortzen da, batetik; eta Picasso gaiaren pean Toledoko Arte Ederretako Zirkuluan egin genuen performance-tik, bestetik.

Avignongo Andereñoak abiapuntu gisa hartuta, artelanak sorrarazitako kezketatik abiatuz sortzen da lan prosezua. Koreografiaren aldakuntzak pinturaren alderantzizko prosezua onartzen du: izaera zehatza, orekatua eta eskematikoa izaki askoz ere basati eta primitibo batean bilakatzen da.

Prozesuaren hari gisa Picasso eta Afrikako eskultura: Avignongo Andereinoen jatorria liburua erabili da, pinturaren zirriborroak biltzen dituena. Marrazki hauetako emakumeen posizioek, interpreteek pieza osoan zehar berreragiten dituztenak, poseak eraikitzeko eta mugimendua moldatzeko erabili dira. Irudi estatikoekin lan egiteak sormen prozesua asko baldintzatu du, honek lan sistema gisa argazkigintza sarrarazi duelarik. Tresna honen eragina koreografikoan zehar ikus daiteke isladatua.

Sinopsia

Gizarte kapitalista eta kontrolatzaile baten ondorioz, gizakia ikasitako jokabideak dituen izaki automata eta hutsal batengatik erreprimitua izan da, zeinek bere sen gehienak ezkutatzen eta baretzen ditu. Gizona bere izaerarengandik gero eta gehiago urruntzen da hezitako txakur baten antza izateko.

Spolium piezan zehar, gizarteak ezarritako oskol horren azaleko geruzak askatzen doaz, zehatza dena funtsezkora murrizten delarik.

“Soilik barrruan daramagun animalia aurkitu eta honi aurre eginez gero egin dezakegu dantza gure mungimendutik”. Belmonte, Gelabert Azzopardi.