Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '09

Project
Robert Jackson

Project

Sorkuntza eta interpretazioa: Robert Jackson
Argiztapenaren diseinua: Gabo Punzo
Eskerrona: lanean parte hartu duten guztiei.

Sinopsia

Jarraibide fisiko batetik abiatuta, mugimendu trinko, azkar, bete eta konplexu batean oinarrituta, ingurunearekin harremanetan jartzerakoan gure energia nola islatzen dugun arakatzen dut, eta, halaber, gugan islatzen diren energiak nola hartzen ditugun.

Koreografoaren ibilbidea

Australian jaiotako dantzaria. 2005etik, Euskadin bizi da. Hamar urtez dantzari profesionala izan da Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat konpainiatan. Ibilbide horren ondoren, "PROJECT" aurkeztu du, koreografo gisa egindako bigarren bakarlana.

Sorkuntzaren prozesuaren planteamenduak

Orain arte, prozesuaren xedea hiztegi fisikoa garatzea izan da. Hasieran, mugimendu kalitate jakin bat bilatzeari ekin nion: dantzariak kemen osoz, energiaz gainezka, jardutea zen kontua, eta horrek gorputzean nolako eragina zuen ikustea. Mugimenduak ez ziren garbiak, baina mugitzeko behar zen indarra espazioan islatzen zen. Hizpide dudan mugimenduak ez ezik, abiadura eta xehetasunak ere tartekatzea izan da nire nahia, forma ia erabat galdu eta energia hutsa azalera dadin.
Lan hau estudioan sortu dut, bakar-bakarrik, oso material pertsonalak erabiliz. Barrenetik kanporako materiala sortzeak nigan piztutako erantzukizuna kontuan hartuta, eta kanpoko ikuspegiaz jabetuta, barneratze-fase hori urrun kokatutako pertsonen feedback-aren bidez orekatzea erabaki nuen, lana tinko finkatzeko nahiak eraginda.
Testu hau idazten ari naizela, prozesuaren erdian nago, eta bidean barrena biraketa gehiago egingo ditudala uste dudanez, litekeena da orain esandakoak garrantzi berbera ez izatea behin testua irakurritakoan. Azkenean, lan burutua osatzen badut, pozarren egongo naiz. Bestela, aurkezpen honen helburua zein den gogoratzeko eskatuko nieke ikusleei: koreografo batek ikaskuntza-prozesuan lortutako emaitzak partekatzea.