Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '09

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

"                                                                      "
Olatz de Andrés

                                                                      

Ideia, Sorkuntza, Zuzendaritza: Olatz de Andrés
Interpretea: Andrés De Olatz
Argiztapena: Gabo Punzo
Argazkia: Olatz de Andrés
Laguntza prozesuan zehar: Gabriel Ocina
Erresidentzi Artistikoa: AZALA, espacio de creación
Eskerrak: Idoia Zabaleta, Leire Ituarte, Juan Zubillaga
Kontaktua: olatz76@hotmail.com / 605119414

Sinopsia

Gela batean sartzen zara eta mahai bat aurkitzen duzu, mahai gainean kaxa forma daukan zerbait erregalu paperez bildua. Papera kentzen duzu eta beste paper bat aurkitzen duzu, hau kentzen duzu eta beste bat este beste bat eta beste bat. Kaxara iristen zara eta beste kaxa bat eta beste kaxa bat eta beste kaxa bat aurkitzen dituzu... Azkeneko kaxa irekitzean barruan norbaitek arkatzez idatzitako ohar bat eskuratzen dizu.
Oharrak hau dio: erregalu bat egingo didazu?.

Koreografoaren ibilbidea

Hau "bakarrik" lan egiten dudan bigarren aldia da. Aurretik, sorkutza kolektiboko lanak egin ditut, beste sortzaileen piezetan kolaboratu dut eta Bartzelonako zenbait dantza konpainiekin lan egin dut (Iliacán, Deambulants, Konic Thtr, Antigua i Barbuda). Itzultzaile bezala lan egiten dut ere. Gauzekiko ohituta daukagun perzepzioan arrail txikiak sortzea interesatzen zait eta ikusleenganako gerturatze zuzenago bat sortzen miatzen hasi naiz. Urte asko kanpoan ikasten eta lanean egon ondoren, Euskalherrira bueltatu naiz.

Sorkuntzaren prozesuaren planteamenduak

IBILBIDEA
0.
1. Landuko ditudan edukiak argitu.
2. Lanean zuzenki kolaboratzen ez duten pertsonekin bildu, edukiak kanporatzeko eta azaldutakoaren isla jasotzeko.
3. Apuntatu, laburbildu, garatu, doitu.
4. Erabaki eta gauza bakoitzarekin ados egon.
5. 1-etik œ-ra hedatzen edo -tik 1-era plegatzen ari naizen ohartu.
6. Sorkuntza prozesu batean aktibatzen den radarrak jasotzen duena hartu.
7. Elementu guztiak norabide berdineruntz zuzendu, baina geruzak, destenoreak eta dislokeak sortuz.
8. Noraezari aukera gehiegirik ez eman, dosi txikietan bakarrik drogatxo bat bezalakoa bait da.
9. Soberan dagoenari edo beharrezkoa ez denari ez erantsi.
10. Fokua mantendu.
Ondoko edukiei buruz nabil lanean: ikusgai dena eta ikusgai ez dena, itxurazkoa zalantzan jartzerakoan asetzen edo asetzen ez den iguripena. Gure perzepzio ohiturak mugitu ditzaketen erlazio logikoen aldaketa txikiei buruz.