Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '09

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

Stereo
Miren Gaztañaga

Stereo

Ideia, Zuzendaria: Miren Gaztañaga
Interpretea: Miren Gaztañaga
Soinu Diseinua: Ibon Aguirre
Jatorrizko Musika: Lou Reed, Velvet Underground, The Stooges, Ben Linus…Versioneadas por Ibon Aguirre eta Intxixu Valbuena
Argiztapena: Oier Ituarte
Kanpotik elkarrizketan: Emilio Encabo
Argazkia: Ainhoa Resano
Eskerrak: Gabi, Lorea, Larraitz, Amaia, Rosana, Oihana, Ixiar, Hannot, Arrate, Inma, Idoia, Muelle3, Claude Cahun.
Kontaktua: Ostruka2@gmail.com / 636018129

Sinopsia

Nigan badut begiratzen didaten begiei adi geratzen den parte bat. Harraskatzen hasi eta gelditu ezinik ibiltzea bezala da. Agian nere izenak zerikusia izan du hortan. Honek nazkatuta egiten nau. Nik ere jokatu nahi dut eta guzti hau nondik datorren begiratu.

Koreografoaren ibilbidea

Arte Ederretan lizenziatua. 1999-tik Antzerkiola Imaginoriarekin aktore bezala dabil lanean. Bertan, besteak beste, "8 olivetti poetikoak", "Mundopolski" eta "Yuri Sam"-en parte hartu du. 2004ean, "Gau bakar bat" dantza obran lan egiten du.Moare Danza eta Amaraumarekin elkarlanean. 2007an Trashumantes konpainiarekin batera "Cronica de la noche abierta" bakarrizketan egiten du lan. Momentu hontatik aurrera berea den bide bat miatzen hasten da , antzerkia, dantza eta performance-aren eremuak aztertu nahian.

Sorkuntzaren prozesuaren planteamenduak

Claude Cahunen autorretratuak abiapuntu bezala hartu nituen. Bere ikuspuntua asko interesatu izan zait beti. Argazki horietan presentzia desberdinak irudikatzen zituen berak. Batik bat irudi androginoarekin jolasten zuen. Berak, bere gorputza, hainbat galdera eta gogoeten euskarri bihurtu eta bertan collage desberdinak osatuaz, identitate anitzak eraikitzen zituen. Bere gai nagusienetako bat Generoaren gaia zen. Gai honen inguruan nituen zalantza eta egonezinez idazten hasi nintzen. Nire atxikimenduak eta fantasiak aztertu nituen femeninoa eta maskulinoa testuinguru bezala hartuta, nire baitan ditudan gizonezkoaren eta emakumezkoaren irudiak zalantzan jarriaz.
Hainbat ideiekin saiakera desberdinak egin nituen, Beatriz Preciado, Itziar Ziga, Virgine Despentes... irakurri eta hainbat lagunekin elkarrizketan orduak pasa nituen norberak bere maskulioa eta femeninoa nola bizitzen zituen hizketan.
Nire bideari ekiteko beharra izan dut eta guzti hontatik sortu da "Stereo" abiapuntu bezala.