Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '09

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

My face hits the aim of your gaze
Leire Ituarte

My face hits the aim of your gaze

Sortzailea: Leire Ituarte
Interpretatzailea: Leire Ituarte
Ikusizko kontzepzioa eta Irudiaren diseinua: Leire Ituarte eta Sibophot
Argazkia eta Ikusizko muntatzea: Sibophot
Argiztapena: Ricardo Cerezo
Argiztapen laguntzailea: Gabo Punzo
Jantziteria: Kataklismo
Eszenografia: Leire Ituarte
Musika: Damon Albarn (Closet Romantic), Propellerheads (On her Majesty`s secret service-extracto-), Shirley Bassey (Goldfinger)
Soinu konponketak: Sibophot

Soinu teknikaria: Santi Azpiroz
Laguntzaileak: La Fundición, Bilboeszena
La Fundiciónen sormen-egoitzako proiektua.

Sinopsia

"My face hits the aim of your gaze" lanak proposatutako ikusizko ibilbideak ironiaz begiratzen die emakumearen gorputzaren erreprodukzioari eta emakumeak egungo ikusizko kulturan duen irudiari. Pop begirada horrek, ispiluaren beste aldetik, eztabaidan jartzen ditu emakumeen irudiari eta estereotipoari buruzko ederraren eta maltzurraren arteko dialektika eta masa-kulturan nagusi den emetasuna. Orobat, emetasuna eta fetitxe-irudia -simulakroa, maskarada, ispilu-identitatea, gorputz bidimentsionala, gizonezkoen begiradaren xedea- parekatzen dituen ohiko ekuazioa zalantzan jarri eta alde batera utzi nahi du, ekuazio hori emakumezkoen erotismoaren eta maltzurraren arteko dualtasunaren mende baitago beti.

Koreografoaren ibilbidea

"Delicias de la Civilización" (2006) izeneko opera primarekin Masdanza11 Dantza Garaikideko Nazioarteko Lehiaketako hirugarren saria lortu zuen. Haren bigarren lana "Azul en tres Actos" izan zen, oroimen subjektiboak "gauza" galdua berreskuratzeko erabiltzen dituen mekanismoak aztertzen dituen melankoliari eskainitako tributu postmodernoa. "My face hits the aim of your gaze" izeneko azken sormen-proiektuak ironia erabiltzen du gizonezkoen begiradaren ispilu-irudi eta xede den emakumezkoen gorputzaren performatibotasunaren inguruan.

Sorkuntzaren prozesuaren planteamenduak

"My face hits the aim of your gaze" lana emakumezkoen gorputzaren performatibotasunari buruzko ikerkuntza eszeniko eta koreografikoa egiteko proiektua da. Haren abiapuntua Cindy Sherman eta Barbara Kriger artisten lana da. Horretan, emakumearen erotismoaren (emakumezkoen "edertasuna") eta irudi hilgarriaren (emakumezkoen alde "maltzurra") arteko dialektikak honako erreferentzia hau hartzen du: gizonezkoen begiradaren xede eta merkantzia bihurtu den emakumezkoen gorputza eta ikusizko kultura garaikidean zirkulatzen den emakumeari buruzko irudia.
Proiektuaren ikerkuntza-ildoaren helburua emetasunaren eta fetitxe-irudiaren parekotasuna manipulatzea eta ahultzea da. Horretarako, emakumearen gorputzari eskainitako tratamenduaren abiapuntuak dira, batetik, emakumearen irudiaren erredundantzia / erreduplikazioa / erresonantzia, eta bestetik, emakumearen gorputz eszenikoaren zatiketa eta fetitxe bihurtzea.
Mugimenduari buruzko ikerlanak oinarrian dituen premisa eta murrizketa guztien helburua emakumearen gorputza besterentzea eta argazki-irudiaren izaerara eta testurara mugatzea da, "ederraren" eta "maltzurraren" arteko dialektikaren mende jarriz. Horrela, eszenan mugitzeko aukerak murriztu egiten dira eta irudiaren plano bidimentsionalaren disekzio zorrotzaren eraginpean eta mendean geratzen dira, emakumearen gorputza argazkiaren irudian edo paperean "memento mori" delako izaera absurdoan betiko murriztuta, zapalduta eta harrapatuta geratuko balitz bezala.