Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '09

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

En mi soledad
Jon Ugarriza

En mi soledad

Iraupena: 8' 35''
Ideia, Zuzendaria: Jon Ugarriza
Koreografia: Jon Ugarriza
Interpreteak : Carolina Chico eta Cristo Vivancos
Jatorrizko Musika: Armand amar eta Joan Valent
Argiztapena: Jon Ugarriza
Jantziak: Jon Ugarriza
Eskerrak: Asociacion Profesionales de la danza de Madrid eta L'atelier
Kontaktua : JonUgarriza@masqdanza.com

Sinopsia

Hasierako musika-pasartean, dantzaria triste ari da dantzan, argi-izpi batean, zeinak itxuratzen baitu haren bizitzaren ibilbidea eta zeinari jarraitzen baitio dantzariak. Aldi berean, beste plano batean, neska bat agertzen da, iraganeko bere oroitzapenei erreferentzia egiten diena. Neska beste argi-plano batean dago, eta hurbildu egiten zaio dantzariari, pixkanaka, berarekin bat egin arte.
Bigarren partean, elkarrekin dantzatzen dute, Joan Valenten musikarekin, eta biek guztiz bat eginik gauzatzen dute koreografia.

Koreografoaren ibilbidea

Nazioarteko koreografo eta dantzari bakarlaria: Victor Ullate; Zaragozako Balleta; English Nacional Ballet; K-Ballet Company, Tetsuya Kumakawarekin; Portugalgo Nazio Konpainia; Deutsche Oper Berlin balleta; Staats Oper Berlin "Vladimir Malakhov" balleta; Basel balleta.
MásQdanzako zuzendari artistikoa da.
Koreografiak prestatu ditu hainbat tokitako talde eta dantzarientzat: Wiesbaden, English National, Staatsballet Berlin, Niza, Joffrey ballet (Chicago). Dantza, antzerki, moda eta telebistako epaimahaikidea. Caixanova Miguel Piñeiro iragarkiko koreografoa. Hainbat koreografia egin ditu Euskalduna Jauregirako: Euskaldunak eta Dantza III. Jaialdia, Amets;Sabino Arana Sarien XX. Jaialdia- Udazken Koloretan eta Txoria Txori.

Sorkuntzaren prozesuaren planteamenduak

Koreografiaren abiapuntua esperientzia propio batean kokatzen dut; bakardadezko uneetan sortzen diren pentsamenduen eta emozioen azterketara eta gizakiak horiek nabarmentzeko dituen baliabideen azterketa egitera eraman ninduen esperientzia batean, hain zuzen ere. Prozesuan zalantzak sortu izan dira kontatu nahi dudan hori adierazteko mugimendurik egokienei buruz. Lana eta estiloa, azkenik, bakardadezko une horietan sentitzen diren emozioei lehentasuna ematean oinarritu dut; hortaz, garrantzi handikoa izan da dantzariek beren esperientziez hitz eginez lagundu izana, mugimendu barnekoi eta arina lortzeko. Zalantzak izan ditut, orobat, une horiek adierazteko erabili beharreko argiztapenari dagokionez, eta, azkenean, giro barnekoiaren aldeko apustua egin dut, argiztapen lausoaren bidez.