Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '09

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

Irakur Nazazu
Izaskun Lapaza

Irakur Nazazu

Iraupena: 15'
Ideia, Zuzendaria: Izaskun Lapaza
Sormena: Izaskun Lapaza, parte-hartzaieen lanagatik
Jatorrizko Musika: Zehaztu gab
Eskerrak: Tip Tap Clap erakundea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Barcelonetako Gizarte Etxea, Idoia Zabaleta, Gabriel Ocina eta laguntza eskaini digun jende guztiari
Kontaktua: izaslapaza@yahoo.es / 628 757533 / http://norabideakolektiboa.blogspot.com

Sinopsia

"Irakur Nazazuk" agertzen duen dantzak BikramYogagandik mailegatzen ditu bere formak eta forma hauek berak iradokitzen dituen irudiez betetzen ditu. Dantzari batek burutzen ditu mugimenduak, ahots batek bihurdura kutsu batez erregulatzen dituen bitartean. Dantza koloretsua da eta ñabardura eta intentsitatez aldatzen doa, paisaia eta errealitate konkretu bat eskaintzen dion espazioan. Konposaketak ikuslegoaren begietara bidaiatzen du, lehenagotik entzumenaren bidez ezagutu duena.

Koreografoaren ibilbidea

Izaskunek, London Contemporary Dance School-en eta Sihoban Davies Dance Studios-en dantza garaikide ikasketak burutu zituen . Gaur egun Maite Zabaleta eta Amaia Nabaskuesek sortutako Norabideak Kolektibo-ko partaideetariko bat da. Izaskunen interes nagusia, kolektiboko kideen arteko loturak fintzea da, honela bizitza artistiko eta pertsonalean sortzen zaizikion unean uneko kezkak ikerketzen jarraitu ahal izango du.

Sorkuntzaren prozesuaren planteamenduak

Hasierako planteamendua dantzan objektibotasuna bilatzea zen. Mugimendua bere elementuetan zatikatu nahi nuen eta ondoren geruzetan berreraiki, prozesuan hitza eta ikusizko konposaketaren sostengua gehituz. Baina beharrezkoa al du mugimenduak soinu eta espazio testuinguru bat? Itzulpen bat behar al du? Zer nolako eginkizunak sortzen dira eremu ezberdineko lau pertsonen artean bakoitzaren eragina mugatu nahi ez denean?
Lau pertsonez osatutako lantalde bat eratzeak enpatian zentratzera eraman nau. Erabilitako metodologia imitazioa, entzutea eta zereginetan buruzagitzaren transferentzia izan dira.
Laguntzaileen lana planteatutako ariketei konponbideak aurkitzea izan da. Hasiera batean konponbideak mugimendua geruzetan berreraikitzeko behar nituen osagarriak izan zitzatela nahi nuen, baina azkenean baliokidetza metodoak harrapatu du nire interesa. Baliokidetzarekin konponbideak sistema organikoa bihurtzen dira nire eskakizunei erantzunez eta dantza guztiz subjektiboa eratuz.