Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '09

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

Branco
Igor Calonge

Branco

Iraupena: 15'
koreografia: Igor Calonge
Interpreteak : Igor Calonge
Jatorrizko Musika: Gabriel F.
Beste laguntzaile batzuk: Janete novas
Kontaktua: igorcalonge@yahoo.es

Sinopsia

Espazio ez-konbentzionaletarako sortze-lana da Branco. Begiratzeko ariketa da, ez du inolako asmo sakonik, gizatasunez eta xumetasunez beteta dago.

Koreografoaren ibilbidea

1994an hasi nintzen dantza klasikoa eta garaikidea ikasten, Iñaki Landarekin, eta inprobisazioa, María Martínezekin. Espainiako eta Europako goi mailako profesionalek eskainitako hainbat ikastarotan parte hartu dut. Lanbide-karrerari 1997an ekin nion, "Hojarasca Danza-Teatro" konpainian, eta orain arte honako konpainia hauetan lan egin dut, besteak beste: Carmen Werner-ek zuzendutako "Provisional Danza", Blanca Arrietak zuzendutako "Ciento cincuenta cuerdas" eta "Daniel Abreu" konpainietan. Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako hiru pieza laburren zuzendari naiz: "Na/die cree/ce", "Oz, Alicia en off" eta "Kuatro", eta bakar-saio luze bat ere zuzentzen dut: "No tampoco", Vigoko Ensalle antzokian estreinatua, 2008ko azaroan.

Sorkuntzaren prozesuaren planteamenduak

Urteotan landu izan dudan hainbat dantza motatan ikasitakoaren sintesia da pieza hau. Sintesiaren emaitza hizkuntza pertsonalaren bidez gauzatzen da eta, funtsean, inprobisazioa eta espazioari egokitzea ditu ezaugarri.