Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '09

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

A la manera de recuerdo súbito
Carmen Larraz

A la manera de recuerdo súbito

Iraupena: 20'
Ideia, Zuzendaria: Carmen Larraz
Argiztapena: Carlos Salaberri
Eszenografia: Milton Duarte
Ikus-entzunezko diseinua: Milton Duarte
Jantziak: Maribel Martínez, Carmen Larraz
Kontaktua: nemrac444@hotmail.com / 628 49 80 61

Sinopsia

Sekula gertatu ez den zerbaiten nostalgia, adierazi gabe den eta dagoen horren oroitzapena. Denborazko izateaz gabetutako espiritu alderraia bezala. Joana eta etorria da, aldi berean, koordenaturik gabeko espazio batean, zeinetan askotariko unibertsoetan lukeen balizko existentziaren irudia baita isla bakoitza ...
... Badira historiarik gabeko oroitzapen batzuk izateko denbora bat eta espazio bat behar izan ez zutenak, logikarik ez dutenak eta existentzia desenkusatu beharrik ez dutenak; badira eta badaude, besterik gabe, arimaren txokoren batean, agian.

Koreografoaren ibilbidea

Amsterdam eta Bruselan egin nituen dantza-ikasketak, batik bat, X-group eta Partsen. Hainbat koreograforentzat eta En-knap (Eslovenia) taldearentzat lanean jardun ondoren, sorkuntza pertsonalera bideratu nuen nire lana. Inprobisazioko laborategietan parte hartu dut Pep Ramisekin, eta David Zambrano garrantzi handiko erreferentzia izan da niretzat, inprobisazioarekiko eta sorkuntza-prozesuarekiko interesari dagokienez; gorputzaren mugimenduaren bidez poesia komunikatzeko, adierazteko eta sortzeko gaitasunean oinarritu dut nire prozesu pertsonala.

Sorkuntzaren prozesuaren planteamenduak

Genetikaren arloko ikerketa modernoek diotenez, gure oroimen genetikoak ez du gordetzen informazio fisikoa soilik; gure sentipenak, sentimenduak eta emozioak ere gure geneetan islatuta daude. Prozesu honen bidez informazio hori gure gorputzean nola adierazten den ikertu nahi dut. Denboraren ordena linealaz haragokoak diren eta izakiarengan ezustean azaleratzen diren gertaerak, bulkaden modura agertu eta barne-labirinto bat eratzen duten gertaerak, bizi izanaren sentipenaren abstrakzioa egin eta mugimendu bihurtu. Irudien eta animazioen proiekzioaren bidez, ekintza bakoitzak askotariko adierazpen fisikoetan oihartzuna izatea ahalbidetzen duen labirintu-egoera honen proiekzio gisa landu nahi dugu espazioa. Bilaketa-prozesua inprobisazio-lanean oinarritu da, senaren eta ikerketaren arteko muga lausoan aurrera eginez.