Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '09

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

Out
Beatriz Gázquez

Out

Ideia, Zuzendaria: Beatriz Gázquez Delgado
Koreografia: Beatriz Gazquez interpreteen laguntzarekin
Interpreteak: Nelida Ranedo, Ana Revuelta, Robert Jackson
Jatorrizko Musika: Itziar Madariaga
Argiztapena: Gabo Punzo
Produkzioa: Flakos´
Argazkia: Amaia Alonso, Iñigo P. Gazkez
Jatorrizko Abestiak: Nelida Ranedo
Laguntzaileak: Bilbaoeszena eta La Fundición
Eskerrak: Javiri eta Roberti haien bihotz-zabaltasunagatik
Kontaktua: beagazkez@yahoo.es

Sinopsia

""Batzuetan, zalantzan jartzen dut nire memoria, eta neure buruari galdetzen diot sekula gertatu ez dena besterik ez oroitzeko gai izango ote naizen".
Marina de Carlos Ruiz Zafón
"Out", egunerokotasunetik errealitate gero eta sinesgaitzago baterako bidaia.

Koreografoaren ibilbidea

Hispaniar Filologian lizentziaduna naiz, eta dantza klasikoan egin nituen lehenengo urratsak. Dantza garaikidera Luque Taguaren eskutik iritsi nintzen, antzinako Fundiciónen (1986-1993). Harrezkero, Matxalen Bilbaorekin sakondu ditut ikasketak, baita dantzari eta mugimenduaren ikerketari buruzko ikastaro eta tailer askotan parte hartuz ere (Olaff Kelher, Leticia Morales, Tonatiuh Diaz, Moeno Wakamatsu, Jordi Cortés, Cia. BJM Danse 2006…). "Cuéntame" (2000), "Autorretratos" (2007, Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua), "Out" (2009, Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua) piezak sortu ditut.

Sorkuntzaren prozesuaren planteamenduak

"Out" lanaren erronka nagusia egitura bera da. Istorioa amaieratik hasita kontatzea da gure asmoa; flash-back edo atzera-egiteen hurrenkera batzuen bidez, hasieraraino iristea. Zineman, sarritan erabiltzen dira era horretako egiturak, baina zer gertatzen da oholtza gainean era horretako egitura baten aldeko apustua egiten denean, eta, gainera, hizkuntza nagusi gisa mugimendu abstraktua erabilita? Kontakizunari jarraitutasuna eman nahi diogu sekuentzien errepikapenaren bidez. Baina, era berean, jarraitutasun hori eteten saiatzen gara, zinemagintzan raccord deritzona egiten, egitura bera kolokan jartzeko xedez. Zer da ez-raccorda? Akatsa, okerra edo kolokan jarriz kontatzeko beste era bat?
"Jendeak ezer ez dela ulertzen ulertzea nahi dugu"… Lehen aipatutako narrazio-baliabideekin batera -flash back, raccord/ez-raccord…-, perspektiba ere landu nahi dugu; kontatzen dena nondik kontatzen den. Horretarako, bideokamera bat eta denbora errealeko proiekzio bat baliatzen ditugu.
Erabateko krisian murgilduta gaude, eta horrek egiaztatzen du pieza hau goitik beherako okerra dela.