Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Kultura Ondarearen Zentroa
  6.  
  7. Santimamiñe
Aztarnategi arkeologikoa
Aranzadi, Eguren eta Barandiaran

Sarrerako aztarnategi arkeologikoak hainbat maila eman zituen, Aurignac alditik erromatarren garairaino. Madelene-aldiko maila garrantzitsua da, eta garai hartakoak dira haitzuloko irudiak. Hartan errekarri bat ere agertu zen, segur aski galkatzeko erabilia. Errekarriak azeri baten irudia eta beste zenbait marra ere grabaturik ditu.

Urteak joan ahala beste irudi batzuk - gutxi - aurkitu dira, bai aurrekoen ondoan bai galeria nagusian. Horietako batzuk sarreratik 120 metrotara daude eta iristeko galeria zaila ibili behar da, gorabeherez betea - gaur hainbat eskailerez erraztua.

Aranzadi, Eguren eta Barandiaran (ezker-eskuin) indusketak egiten.

Aztarnategian maskortegi handi bat ere bada, labar-irudiak baino geroagokoa. Horrek adierazten du Santimamiñeko biztanleek itsas maskor kantitate handiak biltzen zituztela jateko, glaziazioa bukaturik eta itsas ertzeko maila gaurkora hurbildurik. Izan ere, Madelene aldian itsas ertzeko maila gaurko mailatik zenbait kilometrotara zegoen, eta itsasora iristea askoz ere nekagarriagoa zen.

Maskortegia
Aztarnategiko maskortegia


Azken eguneratzea: 2006/02/21
Euskadi, auzolana