Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Kultura Ondarearen Zentroa
  6.  
  7. Santimamiñe

Ganbarako panel nagusia; hartan dago Santimamiñeko irudi multzo ikusgarriena
Ganbarako panel nagusia; hartan dago Santimamiñeko irudi multzo ikusgarriena.




Haitzuloa aurkikuntza gertatu zenetik jendearentzako zabalik egon da. Interesa zuten helduez gain, urtero adin guztietako ikasleak bertaratzen ziren, lehen hezkuntzakoekin hasi eta unibertsitatekoekin buka. Ohikoa zen batxilergoko ikasle gazteenek ikasturte bukaeran Santimamiñerako txangoa egitea.

Horrek irudiak kaltetzea ekarri du, eta hasieran zuten zehaztasun handia galdu dute; halako kasuetan berdin gertatzen da beste aztarnategi batzuetan ere. Esaterako, Lascaux-en edo Altamiran, behin betiko itxi baino lehen.

Egoera hori dela-eta, Bizkaiko Diputazioak haitzulo horrekin gauza bera egin du. Horregatik irudiak dituzten zatiak, ganbara eta aurreganbara bereziki, jendearentzako itxita daude, eta soilik espezialistak sartzen ahal dira, edo haitzulo horretako labar-arteari buruz lan zehatzak - orri hau, esaterako - egiten ari direnak.

Batzuetan, zenbait lan egin dituztenen ezjakintasunak kaltetu ditu larriki irudi batzuk. Dena den, haitzuloko gainerako zatia, hau da, galeria nagusia - irudi kopuru oso murritza dago bertan -, jendearentzako irekia dago oraindik ere.



Azken eguneratzea: 2006/02/21
Euskadi, auzolana