Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Kultura Ondarearen Zentroa
  6.  
  7. Santimamiñe
Aurkikuntza, 1916

Santimamiñeko sarrera Kortezubin, Bizkaian Gazte batzuen jakin-minak eragin zuen Santimamiñeko labar-irudiak aurkitzea. Haitzuloan sartu, eta 60 metro ibili zituztenean, alde batean zegoen goranzko galeria batetik gora egin zuten. Horrela iritsi ziren haitzuloko labar-pintura multzo nagusira. Gaur egun hara iristea erraza da, bai baita horretarako prestatutako eskailera metaliko bat, baina ez balego igoera zaila izanen litzateke.

Gazte haietako batek, irakaskuntza ertaineko institutu batean ikasle zenak, aurkikuntza jakinarazi zion ikastetxeko irakasle bati, eta gero Jesús Guridi konpositorearengana iritsi zen berria. Azken horrek Bizkaiko Diputazioari aditzera eman zion. Bizkaiko Diputazioak aurkikuntza bere gain hartu eta haitzuloa itxi zuen, labar-pinturak honda ez zitezen.

Paleolitikoko horma-artearen eremuan aurkikuntza garaia zen. XIX. mendearen azken aldean Dordoinan lehenbiziko aurkikuntzak izan eta gero, Altamiraren egiazkotasuna onartu zen, eta XX. mendearen bi lehenbiziko hamarkadetan aurki-kuntza ugari izan ziren. Haien artean Santimamiñekoa.


Azken eguneratzea: 2006/02/21
Euskadi, auzolana