Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Kultura Ondarearen Zentroa
  6.  
  7. Gipuzkoako megalitoak
  8.  
  9. Aralar

Aralarren megalito multzo handi bat aurkitzen da. Megalito hauek eraiki zituztenek gure Herriko lehen artzainak eta beraien ondorengoak izan ziren. Megalito hauek, gaurdaino artzaingoa iraun duen lekutan eraiki zituzten.

Doniturrieta
Doniturrieta.
Bisita Birtuala: Doniturrietako panoramara sartu (mov, 1.4MB)(mov, QuickTime, 1,4 MB)

Aralarren aurkitutako lehendabiziko trikuharria Jentillarrikoa izan zen: 1879 urtean. Ondoren Nafarroa aldeko Aralarren, Barabarko Guardetxe inguruan, beste multzo handi bat agertu zen. Eta geroago, 1917tik aurrera, Gipuzkoan, Barandiarango J. Migelen lanak zirela medio, beste bat. Gaur egun Gipuzkoako Aralarren hogei bat dolmen ezagutzen ditugu, baita sei bat tumulu ere, eta beste hainbeste menhir. Bi harrespil ere badaude. Azken hauek, Gipuzkoako ekialdean eta Ipar Nafarroan aurkitzen diren mairubaratzen antzekoak.


Azken eguneratzea: 2006/02/10
Euskadi, auzolana