Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Kultura Ondarearen Zentroa
  6.  
  7. Altxerri

Lehenengo fasea

Altxerriko inguruak

Altxerriko haitzuloa eta bere labar artearen altxorra bi fase desberdinetan aurkitu ziren.

Inork ez zekien inguru hartan haitzulorik bazenik, harik eta 1956an eraiki zuten arte Altxerri baserriaren paretik igarotzen den errepidea. Lan hauetarako harrobi bat prestatu zuten, baserri atzean dagoen kare-harria ateratzearren.

Deinamitaz egindako leherketetako batek metro bat zabal eta 80 cm garaiko zulo bat egin zuen, eta horretatik ikusi zuten galeria luze eta haundi bat bazela; dena den, hasiera batean lekuko interesa bakarrik eragin zuen.

Harrobiko lanak zirela eta, atzeko kare-harrietan irekitako haitzuloko sarrera artifiziala (Ω).


Azken eguneratzea: 2006/02/23
Euskadi, auzolana