Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Azken eguneratzea: 2006/11/14
Kutsatu! Ekin, ukan, ekin!
Euskal Herrian zehar birus berri bat hedatzen ari da. Bere aurkitzaileek "Ukan" jarri diote izena eta historiako lehen birus osasungarria da.

Pedro Miguel Etxenike bezalako fisikoak, Adelaida Umaran EHUko Mikrobiologian doktoreak edo EHUko errektore eta biologo Juan Ignacio Pérezek hiritarrak animatu dituzte "elkarbizitzaren birusarekin" kutsa daitezen, euskararen aldeko jarrera ona edukiz eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatu duen sentiberatze-kanpaina baten bitartez

Birusak elkarbizitza suspertzen laguntzen du, baina horretarako ezinbesteko dira euskararen aldeko bultzada baikorrak. Euskerak gizartearen laguntza handia behar du, baina euskal herritarrok ezagutu eta erabiltzen ditugun gainera hizkuntzak gutxietsi gabe.

Birusaren hedatzeak komunikazioa eta enpatia bultzatzea espero dute aurkitzaileek.

Birusa zabaltzeko hiru ekitaldi ospatuko dira:

- Abenduak 1: Bilboko La Casillan kontzertua.

- Abenduak 2: Kaleko festa Gasteizen.

- Abenduak 3: Donostiako Kursaal jauregian ekitaldi nagusia.

UKAN birusaren aurkezpena (pdf, 252KB)
Euskadi, auzolana