Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Tabakalera

Tabakalera-ren bideoa

Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Tabakalera proiektuaren funtsezko oinarri eragileen gainean lortutako akordioa aurkeztu dute, ikusizko kulturan erreferente bilakatu dadin.

Tabakaleraren administrazio-kontseilua osaten dutelarik, hiru erakunde hauen artean lorturiko akordio honen argitan, Donostiako Udala Euskadiko Filmategia Fundazioko patronatuan sartuko da; eta Euskadiko Filmategiak eta Donostia Kulturako Zine Uniteak, elkarrekin batera, Tabakalerako muina osatuko dute. Bigarrenik, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere Ikusizko Arteen Zerbitzua (Arteleku eta Koldo Mitxelena Kulturuneko erakusketa-aretoak) Tabakaleran txertatuko du, berezko baliabide eta giza baliabideekin.

Hirugarrenik, Gipuzkoako Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzaren esku jarriko du Koldo Mitxelena Kulturunearen eraikina, bere baliabide teknologikoekin, zein bere liburutegi funts historikoarekin eta bi erakundeek adostutako liburutegi alorreko pertsonalarekin, Koldo Mitxelena eraikina Euskadiko Liburutegiaren egoitza izan dadin. Halaber, Donostiako Udalak, dagokion digitalizazio plana adostu ondoren, Euskadiko Liburutegiaren esku jarriko ditu bere jabegoko liburutegi funts historikoak. Eta azkenik, Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroaren Mediatekak, berezkoa duen ikus-entzunezkoen alorreko dokumentazio zerbitzua eskaintzeaz gainera, bere baitan hartuko ditu ikus kultura garaikidearekin lotura duten Koldo Mitxelena Kulturunearen eta Artelekuko Dokumentazio Zentroaren funts dokumentalak eta halaber, Donostiako Udal Liburutegi Sareko beharrezkoak ikusten diren funtsak.

Ikusi aurkezpen bideoa  (rm, 10 mB, 4:04 min)

Compromiso con las personas