Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Izena ematea 2018ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan

Nola eman izena

Argazkiaren egilea:
Patricia Baños Carril

Izena ematea: 2018ko otsailaren 19ra arte

Nola: Eskabideak bi modutara egin daitezke: bai on line, bai bide presentziala erabilita, deialdi honen I. eranskinean txertatzen den inprimaki ofiziala aurkeztuta.

1.- Internet bidez egin dezakezu oso erraz, formulario elektronikoa betez. 

Formularioa irekita
egongo da otsailaren 19ko 24:00ak arte. Honako datuak adierazi beharko dira: nortasun-datuak; prestakuntza akademikoari eta bestelako prestakuntzari buruzkoak; eta lan-arloko eta boluntariotzako esperientziari buruzkoak.

Eskabidea Internetez bidali baino lehen, honako atal hauek arretaz irakurri:

Logotipo KZguneaEskabidea bete eta Internetez bidalitakoan, eskatzaileak izena emateko eskabidearen egiaztagiria pdf formatoan ireki eta inprimatu behar du (behar izanez gero, Acrobat Reader programa deskarga dezakezu).

Internet ez dutenek, Internet zerbitzua erabil dezakete KZgunea Zentroetan.

2.- Nahiago izanez gero, programaren deialdia arautzen duen Aginduaren I. eranskinean jasotako eskabide orri ofiziala bete, sinatu eta honako leku hauetan aurkeztu, Gazteria eta Kiroletako zuzendariari zuzenduta: 

  • Herritarrentzako Arretarako Bulegoetan (Zuzenean), edo
  • erregistro osagarrien bulegoetan, edota
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein bidetatik. Eskabidea Correoseko bulego batean aurkeztea erabakiz gero, gutun-azala irekita egon beharko da, Correoseko langileek, ziurtatu aurretik, eskabide edo justifikazio-inprimakia zigila dezaten. 

Arazoren bat baduzu izena emateko, mezua bidali gazteria-lankidetza@euskadi.eus helbidera eta zurekin harremanetan jarriko gara. 

Izena eman baduzu, egutegia eta gazteak hautatzeko prozesua interesatzen zaizkizu.

Bete beharreko baldintzak eta egiaztapenak

Argazkiaren egilea:
Patricia Baños Carril

Aurrehautatzen baldin bazaituzte, programan parte hartzeko bete beharreko baldintzak betetzen dituzula egiaztatu beharko duzu. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak honako agiri hauek eskatuko dizkizu:

  • Argazki bi.
  • Gainera, izena emateko zure eskabidean adierazi dituzun prestakuntza eta esperientzia ere egiaztatu beharko dituzu, dagozkien tituluak eta ziurtagiriak aurkeztuta.
  • Guzti horrekin batera, izena emateko betetzen ari zaren eskabide honen egiaztagiria ere aurkeztu beharko duzu, sinatuta. Orain izena ematen amaitzen duzunean, inprimatu ahalko duzu.
  • Diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion administrazio-zehapenik edo zehapen penalik ez izatearen eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dion lege-debekurik ez izatearen adierazpena (II. eranskina).
  • Eskabidea aurkezteak dakar NANa eta errolda-agiria kontsultatzeko edo egiaztatzeko baimena. Baimen hori eman ezean, NANa eta errolda-agiria aurkeztu beharko dira.

 

Euskadi, auzolana