Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Kultur Politikei buruzko Nazioarteko I Biltzarraren - Sarrera: Helburuak eta Publikoa

Sarrera

 

 

Kultur Politikei buruzko Nazioarteko I Biltzarra (pdf, 6,61 MB)  (PUBLIKAZIO BERRIA)

Kulturaren Euskal Kontseiluak antolatuta, datorren azaroaren 14an eta 15ean Kultura Politikei buruzko Nazioarteko I. Biltzarra izango da Bilbon. Bi dira biltzarraren helburuak: kulturari eragiten dioten arazo berriei heltzea (kultura-aniztasunari buruzko mundu-gailurra, komunikazioa, beste politika batzuen esperientziak, sektore-mailako planteamenduak...) eta kulturaren gaur egungo egoera berrikustea, azken urtean zehar egin diren eta ezagutaraziko diren ikerketetan oinarriturik.

Kulturaren Egoera Orokorra aztertzetik abiatuta, espero dugu interesgarri gertatzea kulturako eta kultura-kudeaketa publiko zein pribatuko jendearentzat, zinegotzientzat, sustatzaileentzat, unibertsitateko ikasleentzat..., direla Euskal Herrikoak direla beste nazionalitate eta eskualde batzuetakoak. Interesatuta dauden guztiek ateak zabalik izango dituzte. Bertan, aberastasun bereziko (gogoetari irekitako hainbat ponentzia izango dira goizez) eta parte hartzeko (gai zehatzei buruzko eztabaida-mintegiak arratsaldez) bi egun trinko izango dira, eta hirugarrena kultura-ekipamenduetara bisitaldi teknikoak egitera zuzenduko da. 

Helburuak

  • Arlo honetan nazioarteko mailan sortzen ari diren arazo, ikuspegi eta metodologiak atzitzea.
  • Euskal kulturaren eta haren erronken inguruko gogoeta kolektiboa egitea.
  • Kulturaren Euskal Planak definitutako kultura-politikaren ardatz nagusiei, zeharkakoei edo gaikakoei buruz eztabaidatzea, baita haren garapenei buruz ere.
  • Eragileen topaketa eta partaidetza sustatzea gaur egungo garapenen inguruan.
  • Kultura-arduradunen eta -kudeatzaileen gogoeta suspertzea, nork bere lurralde-esparruan.


Publikoa:

Kulturari lotutako sektoreak, bai Euskal Herrikoak baita beste erkidego batzuetakoak ere:

  • Sortzaileak.
  • Eragileak, erakundeak eta kultura-enpresak.
  • Zientzia- eta unibertsitate-komunitateak.
  • Kultura-arduradun politikoak eta teknikoak.
  • Kultura-kudeatzaileak.

Euskadi, auzolana