Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Lanhitz diru-laguntza deialdia

LABURPENA
Titulua:
Lanhitz diru-laguntza deialdia
Xedea:

Entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan 2011n euskararen erabilera eta presentzia areagotzea

Diru kopurua:

2.400.000 €

Araudia:
  • AGINDUA, 2011ko apirilaren 20koa (EHAA Zk. 87/2011)

    AGINDUA, 2011ko apirilaren 20koa, Kultura sailburuarena, entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan 2011n euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko diru-laguntzak (LANHITZ) ematea arautzen duena.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Kultura
Deialdia egiten duen organoa:
Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Kultura
Egitura atal ebazlea:
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
  •  Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzan: Natxo Mosteiro (945 018115) eta Edurne Pérez de San Román (945 018105). Ordutegia: 08:00-16:30 urritik maiatzera eta 08:00-14:30 ekainetik irailera.
  • Helbide elektronikoa: lanhitz@ej-gv.es
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Eskuz esku aurkeztu nahi izanez gero:

Eusko Jaurlaritza

  • Kultura Saila, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz

 

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

 

Itzuli

Eskuz esku aurkeztu nahi izanez gero:

Eusko Jaurlaritza

  • Kultura Saila, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz

 

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

 

Entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan euskararen erabilera eta presentzia areagotzea

Deialdi honen helburua entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan 2011n euskararen erabilera eta presentzia areagotzea da. Diruz lagunduko dira lehen erabilera-planaren diseinua edota 2011ko kudeaketa-planak. Diseinua aurkeztuz gero, kudeaketa-plana ere aurkeztu behar da. Diseinua diruz lagundu ahalko da eskatzaileak lehenago diru-laguntzarik jaso ez badu, ez diseinurako, ez kudeaketa-planerako.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

1.- Hauek dira laguntza-modalitate honen hartzaileak: Europar Batasuneko naziotasuna edo helbide soziala edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa sinatu duen edozein estatutakoa duten pertsona fisiko edo juridiko pribatu guztiak, baldin eta gaitasun juridiko osoa eta jarduteko gaitasun osoa badute eta indarreko legeriaren arabera eratuta badaude eta, edozein dela ere haien eraketa juridikoa, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten lantokien titularrak edo kudeatzaileak badira.

2.- Deialdi honetatik baztertuko direnak:

a. Herri administrazio batek edo gehiagok jarritako kapitala denetara entitatearen kapital sozial osoaren erdia baino gehiago duten entitateak.

b. Euskalduntzen edo euskara-planen aholkularitza-lanetan nagusiki jarduten dutenak.

3.- EAEko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei diru-laguntzak eman eta, kasua balitz, ordaindu ahal izateko.

4.- Laguntza-deialdi honetara ezin izango dira aurkeztu zigor eta administrazioaren arloan diru-laguntza publikoak jasotzeko debekurik dutenak, ezta laguntzak jasotzeko ezgaitzen dituen legezko debekuetan sartuta daudenak ere. Era berean, ezin izango da sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren zigortua izan, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, xedatutakoaren arabera.

5.- Laguntza-deialdi honetatik kanpo geratzen dira ondoren adierazten diren estatu laguntza erregimenaren bidez legez kanpoko eta bateraezinak diren diru-laguntzak jaso dituzten erakundeak: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99); Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00) eta Bizkaia I, Bizkaia II eta Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00) baldin eta jasotako diru-laguntza eta dagozkion interesak blokeatutako diru-kontu batera itzuli ez badituzte.

1.- Eskatzaile guztiek, Erreferentzia Marko Estandarrari jarraiki (EME aurrerantzean), aplikagarri zaizkien 3. mailako osagai guztien hizkuntza-egoera zehaztu beharko dute eta urteko planerako helburuak (epe labur eta ertainera) ere zehaztu beharko dituzte, Planhitz aplikazio informatikoa jarraibideen arabera betez.

2.- Entitate eskatzaileek, aipatutako aplikazioaren bidez, EME ereduaren arabera aurkeztuko dute kudeaketa-plana (urteko planaren barruko ekintzak atala behar bezala betez). Plan guztiek EMEren lehendabiziko hiru ardatzetatik bi ardatz jorratu behar dituzte, gutxienez. Halaber, euskara-koordinatzailea edota euskara-batzordea izan behar dute.

3.- Entitate eskatzailearen aginte exekutibo gorena duen organoak onartu behar du urteko kudeaketa-plana agindu honen A eranskinean ageri den agiria betez. Legezko ordezkariak sinatu beharko du aurkeztutako plana entitatearen aginte exekutibo gorena duen organoak aztertu eta onartu egin duela adieraziz.

Diru-laguntzak jasotzeko baldintzak:

1.- Proiektuaren auto-finantzazioa gutxienez % 40koa izatea.

2.- Entitateak bere jarduerak 9. artikuluan zehaztutakoaren arabera aurkeztu behar ditu.

3.- Diru-laguntzaren jasotzaile direnek diruz lagundutako programa, proiektu edo jardueren ondorioz agerpen publikoetan erabiltzeko diren iragarki-txarteletan, argazkietan eta gainerako material idatzietan, entzunezkoetan eta elektronikoetan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren menpeko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eskainitako babesa adierazi beharko dute, horretarako logotipo normalizatua erabiliz. Arestian zerrendatutako material horiek guztiek gutxienez euskaraz egon beharko dute.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

2.400.000 €

Muga:

Entitate bakoitzak gehienez 50.000 euro jasoko ditu deialdiaren kapitulu honetan zehazten diren modalitate bakarrera edo bietara aurkeztuta ere.

Edozein modutan ere, herri-aginteek orotara 13.2 artikuluan jasotzen den aurrekontu araztuaren gaineko % 60ko diru-laguntza esleituko dute, gehienez ere.

Ez da esleituko 300 eurotik beherako diru-laguntzarik eta balorazio-fasean gutxienez 40 puntu lortu dituzten egitasmoak bakarrik lagunduko dira diruz.

Ordainketa modua:

Esleitutako diru-laguntzen ordainketak bi eratan egingo dira, jasotako diru-laguntzaren zenbatekoaren arabera:

1.- Jasotako diru-laguntzaren zenbatekoak hamabi mila (12.000) euro gainditzen ez duenean, diru-laguntza bere osotasunean ordainduko da ordainketa bakar baten bidez, diru-laguntza onartutzat ematen den egunean hasi eta bi (2) hilabeteko epean. Diru-laguntzaren justifikazioa dagokion moduan egin beharko da.

2.- Jasotako diru-laguntzaren zenbatekoak hamabi mila (12.000) euro gainditzen duenean, ordainketa bi zatitan egingo da:

a) Lehenengo ordainketan diru-laguntza osoaren ehuneko laurogei (% 80) ordainduko da, diru-laguntza onartutzat ematen den egunean hasi eta bi (2) hilabeteko epean.

b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako ehuneko hogeia (% 20) ordainduko da, diru-laguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren, hilabeteko epean.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera egin eta dokumentuak aurkeztea
Eskaera egin eta dokumentuak aurkeztea:
Diru-laguntza eskatzeko, eskabide-orriarekin batera dokumentazioa aurkezteko jarraibideetan jasotako dokumentuak aurkeztu behar dira.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
A eranskina. Eskabide-orria (Eskaera)

Eskatzaileak diru-laguntza eskatzeko beharrezkoa den dokumentazioarekin batera behar bezala beteta aurkeztu beharrekoa duen txantiloia da.

B eranskina. Dokumentazioaren ordezko aitorpena (Laguntza emateko dokumentua)

B eranskina aurkez daiteke agiriok administrazio honetan lehenago ere aurkeztu izan badira eta indarrean jarraitzen badute. Eskabide-orriarekin batera aurkeztu behar da eranskin hau.

C eranskina. Aurrekontua (Laguntza emateko dokumentua)

Jardueraren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu zehatza eta xehatua. Jarduera bera garatzeko bestelako diru-laguntzarik eskatu ez bada, hori adierazten duen zinpeko aitorpena egin behar da, eranskin honetan bertan dagokion laukitxoa aukeratuta.

D eranskina. Berrikuntza eta Web 2.0 egitasmoei buruzko txostena (Laguntza emateko dokumentua)

Berrikuntza edota euskararen erabilera sustatzeko web 2.0 proiektuak aurkeztuz gero, entitateak proiektuaren memoria-txostena euskarri elektronikoan edo paperean aurkeztu beharko du.

Dokumentazioa:
  • Eskabidea egiteko aurkeztu beharreko dokumentuak

    a) Identitatea egiaztatzeko agiriak:

    1) Eskabidea bere izenean edo ahaldun gisa sinatzen duen pertsonaren indarreango pasaportearen edo nortasun agiriaren fotokopia.

    2) Ekonomi Jardueraren gaineko Zergari dagokion izen-emate agiriaren fotokopia.

    3) Eskatzailea pertsona juridikoa bada, eratze-eskrituraren fotokopia, entitateko estatutuen fotokopia eta dagokion Erregistro Publikoan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen agiriaren fotokopia, aplikagarri den merkataritzako legeriaren arabera eskakizun hori eska badaiteke. Hala ez balitz, eratze-eskritura edo –agiria, estatutuak edo fundazioko egintza, jarduera arautzen duten arauak jasotzen dituena eta, hala badagokio, dagokion erregistro ofizialean erregistratutakoa, pertsona juridiko motaren arabera. Administrazio honetako Erregistroetan dauden fundazioak, elkarteak edo kooperatibak badira, ofizioz konprobatuko du Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzak. Pertsona fisikoa balitz, Autonomoen Erregimenean edo dagokion lan-mutualitatean alta emanda dagoelako agiria, hala badagokio.

    4) Ahalordea ematea: eskabidea sinatzen duenak bere izenean egiten ez badu edo interesatua pertsona juridikoa bada, sinatzaileak horretarako behar adinako ahalordea aurkeztu beharko du.

    5) IFZren fotokopia.

    6) Dagozkion zerga-ordainketetan egunean egotearen ziurtagiri eguneratua.

    7) Gizarte Segurantzan egunean egotearen ziurtagiri eguneratua.

    Azken bi agiriak (artikulu honetako a.6 eta a.7 puntuetan ageri direnak) gehienez eskabidea aurkeztu baino hiru hilabete lehenagokoak izango dira, eta organo eskumendunak emanak. Dena den, dokumentazio hori dela eta, jardunbideak irauten duen bitartean eskatzen zaizkion ziurtagiriak aurkeztu egin beharko ditu onuradunak.

    8) Artikulu honetako a.1, a.3, a.4 eta a.5 puntuetan adierazitako agirien ordez, B eranskina aurkez daiteke agiriok administrazio honetan lehenago ere aurkeztu izan badira eta indarrean jarraitzen badute.

    b) Jarduerari buruzko dokumentazioa:

    Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak prestatutako aplikazio informatikoa (Planhitz) era egokian beteta. Erabiltzaile berriek Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzarekin harremanetan jarri behar dute Planhitz aplikazioan alta emateko. Erabiltzaile-aldaketa guztiak Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzari jakinaraziko zaizkio, Lanhitz web gunean (www.euskara.euskadi.net/lanhitz) dagoen alta emateko fitxaren bidez.

    c) Ordainketarako dokumentazioa: I.A eranskina edo I.B eranskina (beharrezkoak balira). Eusko Jaurlaritzatik diru-laguntzarik inoiz jaso ez dutenek I.A beteko dute; Eusko Jaurlaritzatik inoiz diru-laguntzaren bat jaso badute ere, helbideratze- edota banketxeko datuetan aldaketaren bat sartu nahi dutenek, ordea, I.B.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Diru-laguntzaren justifikazioa
Diru-laguntzaren justifikazioa:
Justifikazioa 2012ko urtarrilaren 31ra arte egin daiteke. Onuradun guztiek justifikatu behar dute diru-laguntza. Horretarako balantze ekonomikoa aurkeztu behar da ezinbestean. Justifikazio kontu erraztuaren bidez justifikatzea aukeratu dutenek beste eranskin hori ere aurkeztu beharko dute.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Balantze ekonomikoa (Laguntza emateko dokumentua)

Diruz lagundutako jardueren behin betiko balantze ekonomikoa, entitatearen legezko ordezkariak sinatua, 2011. urteko diru-sarrerak eta -irteerak E eranskinaren arabera zehaztuz eta erakunde publiko nahiz pribatuetatik jasotako beste diru-laguntzen aipamena eginez, Kultura Sailak esleitutakoa ere adierazita. Entitateak Kultura Sailak emandakoaz gain beste diru-laguntzarik jaso ez badu, horren adierazpena egingo du E eranskinean bertan.

Justifikazio kontu erraztua (Laguntza emateko dokumentua)

Justifikazioa justifikazio-kontu erraztuaren arabera ere egin ahal izango da, eskabidea egiterakoan C eranskinean aukera hori hautatuz gero. Hau hautatu bada, ez da beharrezkoa izango jatorrizko fakturak eta gainontzeko ordainketa-agiriak aurkeztea, nahikoa izango da eranskinean behar bezala zerrendatzea. Hala eta guztiz ere, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzak aurrerago eska dezake jatorrizko ordainketa-agiriak aurkezteko.

Dokumentazioa:
  • Justifikazio garaian aurkeztu beharreko dokumentuak
    • Planhitz aplikazio informatikoko "ebaluazio-atala" behar bezala beteta.
    • Itzuli edo egokitutako testuen ale bana eta jatorrizkoen ale bana euskarri informatikoan.
    • Euskaratutako edota euskaraz sortutako aplikazio informatiko bakoitzeko IKT fitxa bana.
    • Hizkuntza trebakuntzan egindako ikastaroei buruzko txostena.
    • Euskara-batzordearen bileren akten kopia euskarri elektronikoan.
    • "Bestelako gastuak" kontzeptupean egindako ekintzen zerrenda.
    • Justifikazio kontu erraztuaren bidea aukeratu ez duten onuradunek gastuen jatorrizko fakturak eta bestelako justifikazio-agiriak edo horien fotokopia konpultsatuak aurkeztu behar dituzte Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzan (gutxienez aurrekontu araztua justifikatzeko beste faktura).
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/05/11 - 2011/06/10
Aurkezteko epe-muga:

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hilabeteko epean, hau da, 2011ko ekainaren 10a.

Ebazteko epea:

Ebazpena, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik sei hilabeteko epean interesdunei jakinaraziko zaie.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Kultura.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Kultura.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Ebazpen data:
15/12/2011
Euskadi, auzolana