Kultura Auzolanean

Zer da Kultura Auzolanean?

Kultura Auzolanean - Logotipo

Kultura Auzolanean euskal kultura osoaren ikuspegi estrategikoa, jardun-irizpideak eta lehentasunak agente publikoen eta pribatuen artean adosteko tresna izan nahi du. Akordioa, adostasuna eta erakundearteko zein erakundeen eta kultura sektoreen arteko elkarlana dira, beraz, EAEko esparru kulturala kudeatzeko funtsezko elementuak.

Beraz, Kultura Auzolanean kultur planifikazioa bideratzeko proiektu multzo bat bezala sortzen da. Proiektu horiek bi taldetan banatzen dira ekintza eremua kontuan izanik: Kulturaren Euskal kontseiluak bideratutakoak eta Erakunde arteko komisioak (HAKOBA KULTURA) bideratutakoak.

Zer egin da orain arte eta gaur egun nolako egoera daukagu?

Kultura Auzolanean 2013ko ekainean jarri zen martxan, eta lantzeko EAEn orain arte gauzatu diren plangintza-prozesuak hartu dira kontuan, batez ere, Kulturaren Euskal Plana eta Kulturen Aldeko Herritar Kontratua. Kulturaren Euskal Kontseilua eta Erakunde Arteko Komisioa ditu euskal administrazioen eta kultur eragileen arteko topaketa eta lana kontsultatzeko toki. Espazio horietan sortu eta garatzen dira proiektuak, talde operatiboak martxan jarriz proiektuen garapenerako.

  1. Kulturaren Euskal Behatokia bultzatzea jakintzaren erreferentzia gisa. (2014).
  2. Sormen Fabrikak programa optimizatzea eta garatzea.
  3. Politika fiskalak aztertzea kulturaren esparruan.
  4. Eredu eta finantzabideen azterketa eta eskaintza (laguntzen eta diru-laguntzen mapa orokorra barne).
  5. Kulturklik proiektuaren garapena, euskal kulturaren atari interaktiboa.
  6. Ohiturak eta kultura-kontsumoa sustatzea: EITBrekin hitzarmena hainbat sektoretako kultura edukiak zabaltzeko. Kultura ohituren jarraipenerako panela.
  7. Euskal Artearen emanaldien eta zabalkundearen hobekuntza.
  8. Euskarazko ikus-entzunezko produktuekin datu-base irisgarria sortzea.
  9. Dantza Tradizionalaren Artxiboaren garapena eta Ondare etnografikoa Babesteko Plana (inbentarioa). Ondare ez-materiala.
  10. Dantza-Etxeak. Eskainitako zerbitzuen analisia. Neurriak eta lanerako gaiak proposatzea; koordinazio mahai iraunkorra sortzea.
  11. Liburua – On-lineko mailegua martxan jartzea eta Eusko Jaurlaritzako 2015eko ekoizpen editorialaren deialdian egindako doikuntzak.
  12. Musika Bulegoaren sorkuntza. EHMBE.
  13. Antzerki-esparruko diru-laguntza mapa berria egitea.
  14. SAREA ereduari buruzko hausnarketa estrategikoa eta egungo egoerara egokitzea.
  15. Dokumentu eta Artxiboen Legea.
  16. Euskal Liburutegi Digitala edo Elektronikoa. Online mailegu-plataforma garatzea.
  17. Irakurketa Publikoko Euskal Sarea osatu eta garatzea.
  18. Museoen Sarea, zerbitzuak partekatzeko eta lankidetza Sustatzeko.
  19. Euskal Kultura Ondareari buruzko Legea berritzea.
  20. Emakumeek kulturan duten presentzia eta parte-hartzea: Ikusizko Arteak.
  21. Emakumeek kulturan duten presentzia eta parte-hartzea: Ikusentzunezkoa.
  22. Sorkuntza guneen mapa.
  23. Euskal kultura eta euskara nazioartekotzen eta hedatzen lagunduz.
  1. Irakurketa sustatzeko Plana.
  2. Emakumeek kulturan duten presentzia eta parte-hartzea: -Beste sektoreak.
  3. Sekotreen berrantolaketa.
  4. Kulturaren presentzia komunikabideetan.
  5. Genero politikak eta programak.
  6. Genero politikak eta programak EAEko Museo eta Arte Zentroetan (HAKOBA KULTURA).
  7. Sortzaileen eta artisten lan-duintasuna / Lan-baldintzak (HAKOBA KULTURA).
  8. EAEko sorkuntzarako guneen mapa eta kartografia.
Euskadi, auzolana