Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Herri kirolak SEGA-APUSTUA-SEGALARIAK

| Pilota | Traineru-estropadak | Aizkolariak  Harrijasoketa
| Segalariak Idi dema | Bola-Jokoa | Sokatira | Beste zenbait joko eta kirol

Segalariak

SegalariHerrialdeko larre aldapatsuetan belarra moztea lan nekeza da baserritarrarentzat, ukuiluan dagoen azienda eguneroko pentsu-errazioaren zain baitago. Mozketa azkar egin behar da, bai eta bilketa ere, bat-bateko euriak hondatzea saihesteko. Lan honetatik sortu zen euskal kirol ezaugarrienetako bat: "sega-apustua".

Euskal Herriko belardi gehienak daudeneko aldapa handiek ez dizkiete gauzak erraztu segamakina mekanikoei. Hori dela-eta, eskuzko sega (sega) da gure lurrean oraindik ere normalean erabiltzen dena.

Ahoak 0,90 metro eta 0,95 metro bitarteko luzera du sega normaletan eta 1,18 metro eta 1,24 metro bitartekoa lehiaketakoetan.

Baserrietako belar-mozketak gure baserritarren lanaldi luze-luzearen zati handi bat hartzen du, izan ere abelburuak baitira baserriko benetako aberastasuna. Behiak esnea eta kumeak ematen ditu, idia trakzio-indarra da lurrak lantzeko luberriketa-lanetan; txahalak berehalako diru-sarrerak ematen ditu, haragitarako tratulariari edo hurbileko merkatua salduta.

Gure herrialdeko segalari on batek 50 lan-areatik gora egin ditzake egun batean.


Hasiera igoLehiaketa-zelaia.


   Lehiaketa izango deneko zelaia edo larrea arreta bereziz aukeratzen dute, hainbat zirkunstantzia kontuan hartuta. Lehenik zaletasuna dagoen inguruan egon behar du eta, ahal bada, segalariak datozen herrietatik hurbil. Hau oso kontuan hartu da azken urteotan, gaur egun normala baita esparrura sartzeko ordaindu beharreko sarrera bat jartzea, eta horrenbestez, ikusle-kopuru handiagoa izatea. Eta horren arabera sarbide erraz eta erosoko zelaiak bilatzen dituzte, ibilgailuentzat aparkalekuak dituztenak. Eta esparruaren barruan ikusleek ongi ikusteko aukera izan dezatela eta akotatzeko erraza izan dadila.

ELurrari dagokionez, ez du inolako harririk izan behar, aldapa gehiegirik gabe, eta belar ugari eta hazitakoa duena.


Hasiera igoPROBA


Belarra mozteko proba oso gogorra da parte-hartzaileentzat. Atletaren gorputza, proba osoan zehar, gerritik doblatuta dago. Arnasa soina makurtuta eta birikak konprimatuta hartzen dute.

Betidanik, segalari-probak udazkenaren hasieran izaten dira, belarra gehienezko hazkunde-puntura iritsi den garaian eta, gainera, gazteek baserrian lan handiena izan eta horrenbestez ezin hobeto entrenatuta daudenean.

Duela urte gutxi arte, lehiaketa-modu bakarra apustua zen, herri-kirolaren gainerako modalitateetan gertatu den bezala. Lehenengo lehiaketa, gurutzatutako diru-kopuruekin izan beharrean diru-sariekin eta hainbat parte-hartzailerekin, Gipuzkoan izan zen 1954ko ekainaren 11n.

Probarako ematen den denbora ordu betekoa izaten da gaur egun. Mende hasieran normalak izaten ziren bi orduko iraupeneko apustuak. Muga-denbora edozein izanda ere, behin amaitu ondoren gizon-talde zabal batek -arrastelatzaileak, pisatzaileak, lotzaileak eta laguntzaileak- ekiten dio lanari, eta epaileetako baten begirada zelatariaren pean, aurkari bakoitzak moztutako belarraren pisua emango dute. Tradizioari jarraituz pisu erromatarra erabiltzen da.

Proba edonola antolatzen dela ere, oso zaila da errekorretaz hitz egitea. Hainbat faktoreren menpe dago; moztutako belarraren pisua eta azalera, lurraren kalitatea, belarraren hezetasun-maila, hazkuntza eta abar, eta faktore hauek guztiek ez daude lotuta berezko esfortzu fisikoarekin.


Hasiera igoSegalariak. Zenbait izen.


Bertsolaritzak ekarri zizkigun segalariei buruzko lehenengo berriak. Pello Errotak apustu bat kantatu zuen 1880an, Iturriotzen, Izuela izeneko batek irabazitakoa.

Pedro María Otaño Ezeiza, "Santa Ageda" handia, Beizamakoa, aizkolari mitikoa, segalari txapeldun handia ere izan zen, bere garaian parekorik izan ez zuena. Bere ahalmen fisiko izugarriek nabarmendu egin zuten belar-mozketan, eta sarritan aritu zen modalitate horretan 1905 eta 1915 artean.

Garai guztietako segalari-lehiaketetako proba gorena Iturriozko zelaian 1925eko irailaren 28an astelehenean egindakoa izan zen. Sei mila pertsona bertaratu ziren ikustera eta, esaten dutenez, apustuek garai hartako 150.000 pezetatik gorakoak izan ziren. Protagonistak Pedro Mendizabal, "Lokate", Aiakoa, eta Jose Arrieta "Pantxesa", Urnietakoa, izan ziren. Mendizabalek irabazi zuen, zeinak bi orduko lehiaketan 4.294 belar kilo moztu baitzituen, bere arerioak 3.957 moztu zituela.

Gerra zibilaren aurreko beste zenbait segalari ospetsu "Amexketa", Florentino Mayoz, "Ondartza", Olazabal eta abar izan ziren. Gerraren ondoren "Aikao txikito", Egiguren, "Lizume", "Ibiya", "Izurzu", "Polipaso", Eleuterio Tapia, "Paskualsoro", Otegi eta Bernardo Irastorza aipa ditzakegu.

Gaur egun desafioak ia desagertu egin dira, eta segalariek lehiaketa ofizialetan praktikatzen duten beren kirola.