Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euskadi.eus

Hasiera

 

Haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi-publikoen erabilera sustatzeko jardueretarako diru-laguntzak arautzen dituena, eta diru-laguntza horietarako deia egiten duena.

LABURPENA
Titulua:
Haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi-publikoen erabilera sustatzeko jardueretarako diru-laguntzak arautzen dituena, eta diru-laguntza horietarako deia egiten duena.
Xedea:

Euskal Autonomia Erkidegoko Udalei eta udal liburutegi publikoen arloko eskumenak dituzten edo arlo horretako egitekoak esleituta dituzten toki-erakundeei diru-laguntzak emateko modua arautu eta laguntza horietarako deia egiten da (2013ko ekitaldia). Diru-laguntza horiek izango dira, hain zuzen ere, haur eta gazteen artean irakurzaletasun eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi-publikoen erabilera sustatzeko jarduerak burutu ahal izateko.

Diru kopurua:

208.000,00 euro.

Deialdiaren araudia:
  • AGINDUA, 2013ko irailaren 11koa (EHAA Zk. 174/2013)

    Euskadiko Liburutegiei buruzko urriaren 26ko 11/2007 Legearen bidez, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea sortu zen. Sare horren funtzioetako bat liburutegientzako laguntza-programak eta zerbitzuak ezartzea da, bereziki informatika-sareak antolatzeko, irakurzaletasuna eta liburutegien erabilera sustatzeko kanpainak egiteko, funtsak eskuratzeko, eta beste helburu batzuetarako.

     Bestalde, apirilaren 9ko 193/2013 DEKRETUAk, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituenak, zera xedatzen du: Liburutegi Zerbitzuaren ardura izango dela Euskadiko liburutegien sistemari dagozkion plangintza-, funtzionamendu- eta koordinazio-funtzioak garatu eta gauzatzea, bai eta irakurzaletasuna sustatzeko neurriak diseinatzea ere.

     Hori horrela, eta irakurzaletasuna eta liburutegiak erabiltzeko ohitura haurtzaroan eta gaztaroan erraztasun handiagoz eskuratzen direla sinetsita, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak lehentasunezkotzat jotzen du biztanle horien beharrak asetzea.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Deialdia egiten duen organoa:
Kultura Ondarearen Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Kultura
Egitura atal ebazlea:
Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
  • Liburutegi Zerbitzua: 945 019471 (Unai Cuevas)
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Bide telematikoak erabiliz aurkeztu behar da. 

Itzuli

Bide telematikoak erabiliz aurkeztu behar da. 

Euskal Autonomia Erkidegoko Udalentzako diru-laguntzak, haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta Euskadiko Irakurketa Publikoko erabilera sustatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Udalei eta udal liburutegi publikoen arloko eskumenak dituzten edo arlo horretako egitekoak esleituta dituzten toki-erakundeei diru-laguntzak emateko modua arautu eta laguntza horietarako deia egiten da (2013ko ekitaldia). Diru-laguntza horiek izango dira, hain zuzen ere, haur eta gazteen artean irakurzaletasun eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi-publikoen erabilera sustatzeko jarduerak burutu ahal izateko.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Batetik, liburutegi publikoen titularrak diren EAEko udalek eta, bestetik, EAEko udal-liburutegi publikoen arloko funtzioak dituzten edo arlo horretako funtzioak esleituta dituzten tokiko erakunde eskudunek, baldin eta liburutegiok Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen barruan badaude edo bertara sartzeko eskaera egin badute, eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik.

Ezingo dute diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zehapen administratibo edo penalik duten erakundeek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere.

Laguntza-deialdi honetara ezin izango dira aurkeztu, kasuan kasuko zehapenak ezarritako epean, sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik zehapen administratibo edo penala jasotako pertsona fisikoak edo juridikoak, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea dela bide debeku horrekin zehatutakoak ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo haren menpeko erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntzaren batzuk eman izana dela-eta, horiek itzultzeko edo zehatzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei laguntzak eman edo ordaindu ahal izateko.

1.- Eskatzaileak baimena eman ahal izango du laguntzak kudeatzen dituen organoak gainerako datu edo dokumentuak eskura edo egiazta ditzan; betiere, Herri Administrazioak egiaztapen, kontrol eta ikuskaritzaren alorrean dituen ahalmenei kalterik egin gabe.

2.-Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren aldaketa aplikatuz (horren bidez, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen da), honako betebehar hauek erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatuko dira, eskabide normalizatuan:

a) Xede bera duten eta bestelako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuei eskatutako eta, hala badagokio, haietatik jasotako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea.
b) Pertsona edo erakunde eskatzaileak zigor- edo administrazio-bidetik laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzeko zigorrik ez izatea, ezta horretarako ezgaitzen duen inolako legezko debekurik ere.
c) Pertsona edo erakunde eskatzailea sexuagatiko diskriminazioa dela-eta zigor- edo administrazio-bidean zehatuta ez egotea, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen araberako debekuagatik zigortuta ez egotea.
d) Eskabidean eta harekin batera aurkeztutako dokumentuetan agertzen diren datuak egiazkoak direla adieraztea, eta diru-laguntza jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako eskakizunak betetzen dituela.

Gainerako eskakizunak egiaztatzeko modua aurrez aipatutako euskadi.net egoitza elektronikoan zehaztuko da.

3.- Erregistratuta egon ezean edo Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroko bankuko datuak aldatu nahi izanez gero, Eusko Jaurlaritzako hirugarren interesdunen alta-inprimakia aurkeztu beharko du. Inprimaki hori euskadi.net webgunean eskura daiteke.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

208.000,00 euro.

Ordainketa modua:

Emandako diru-laguntzen ordainketa igorpen bakar baten bidez egingo da, diruz lagundutako jarduera benetan egin dela, diru-laguntza zuzentzen den helburua betetzen duela eta kostua guztira zenbatekoa izan den egiaztatu ondoren.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea:
Haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi-publikoen erabilera sustatzeko jardueretarako diru-laguntza eskabidea. Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapideak hasiera ematen dio prozedurari. Horretarako erakunde eskatzaileak eskabidea bete behar du eta beharrezk agiriak erantsi behar ditu.
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskabide tramitea

Eskabidea elektronikoa betez eta ondoren zehazten diren agiriak erantsiz egiten da.

Eskabidearekin batera, honako hauek aurkeztu beharko dira:

a) Txosten labur bat, garatuko diren jarduerak jasotzen dituena eta proiektua behar bezala interpretatzeko egoki den edozein elementu zehazten duena.

Liburutegi publikoen kudeaketaren gaineko eskumenak dituzten udal-erakundeek eskumen hori egiaztatzen duen dokumentu bat aurkeztu beharko dute. Nolanahi ere, ez dute horrelakorik egin beharrik izango agiria aurrez aurkeztu badute eta, betiere, agiriak lehengo balio berbera badu.



Elektronikoa
Aplikazioak:


Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Justifikazioa
Justifikazioa:
Diruz lagundutako ekintzetan egindako gastuen justifikazioa.
Elektronikoa
Aplikazioak:
Justifikazioa

  Justifikazioak elektronikoki egin behar dira http.//www.euskadi.net/misgestiones

  Diru-laguntza justifikatzeko, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

      a) Egindako jarduerak justifikatzen dituen txostena. Justifikazio memoria (pdf, 439)

      b) Kontu-hartzailearen edo, hala badagokio, idazkari kontu-hartzailearen egiaztagiria, egindako gastuei buruzkoa. Justifikazio egiaztagiria (pdf, 541)

      c) Diru-laguntza emateko ebazpenean eskatzen den beste edozein dokumentu.

 

 



Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Gorako Errekurtsoa
Gorako Errekurtsoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organo batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Gorako Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2013/09/13 - 2013/10/14
Aurkezteko epe-muga:

2013ko urriaren 14a

Ebazteko epea:

Sei hilekoa izango da, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Kultura Kontseilaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Kultura Kontseilaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Euskadi, auzolana